Jorge Sampaio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jorge Sampaio
Jorge Sampaio

Coat of arms of Portugal.svg
Portugalgo 18. presidentea
1996ko martxoak 9 – 2006ko martxoak 9
Aurrekoa Mário Soares
Ondorengoa Aníbal Cavaco Silva

Crest of Lisboa.svg
Lisboako alkatea
1989 – 1995
Aurrekoa Krus Abecasis
Ondorengoa João Soares

Jaiotza 1939ko irailak 18
Lisboa
 Portugal
Alderdi Politikoa Alderdi Sozialista
Ezkontidea Maria José Rodrigues Ritta
Lanbidea Abokatua
Erlijioa Agnostikoa
Sinadura Jorge Sampaio-ren sinadura

Jorge Sampaio (Lisboa, Portugal, 1939ko irailaren 18a) politikaria da. 1989tik 1995era Lisboako alkate izan zen, eta 1996-2006 bitartean Portugalgo lehendakaria.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lisboako Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin zituen. Politikan 1958an hasi zen, Humberto Delgado jeneralaren alde egin zuenean Errepublikako lehendakaritzarako kanpainan. 1960ko hamarkadan ikasleen buruzagi izan zen portugaldar unibertsitarioek Lisboan, Porton eta Coimbran izan zituzten borrokaldietan António de Oliveira Salazarren diktaduraren kontra. Aldi berean, preso politikoen abokatu izan zen. 1974an behin-behineko IV. gobernuan parte hartu zuen, eta Lankidetzako Estatuko idazkari izan zen. Handik gutxira, Ezker Iraultzaileko Mugimenduaren sorreran parte hartu zuen.

1978an Portugalgo Alderdi Sozialistan sartu zen, eta hurrengo urtean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegirako hautatu zuten. 1985. urteaz geroztik Alderdi Sozialistako diputatu izan zen, eta 1989an sozialisten idazkari nagusi hautatu zuten. Sampaiorekin Alderdi Sozialistaren estrategia politikoa Alderdi Sozialdemokratari nagusitasuna kentzea izan zen. 1989an Alderdi Sozialistak Portugalgo udal nagusiak Alderdi Sozialdemokratari kentzea lortu zuen, eta Sampaio Lisboako alkate hautatu zuten. Handik bi urtera berriz ere hautatu zuten hiriburuko alkate. 1995ean lehendakaritzarako hauteskundeetara aurkezteko asmoa azaldu zuen, eta 1996an garaile irten zen. 2006a arte Portugalgo Errepublikako presidentea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Sampaio Aldatu lotura Wikidatan