Mário Soares

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mário Soares
Mário Soares
Datu pertsonalak
Izen osoa Mário Alberto Nobre Lopes Soares
Jaio 1924ko abenduaren 7a (87 urte)
Lisboa ( Portugal)

Mário Alberto Nobre Lopes Soares (Lisboa, 1924ko abenduaren 7a) portugaldar politikaria, bitan Portugalgo lehen ministro eta 1986 eta 1996 artean presidentea izan zena.

Abokatua zen lanbidez, eta Portugalen diktaduraren aurka borrokan ari izandako askoren abokatu izan zen. 1952tik 1960ra Portugalgo alderdi sozialdemokratako buruetako bat eta diktaduraren aurkako ekintza eta jarduera askoren bultzatzaile izan zen. 1968an atxilotu eta São Toméra erbesteratu zuten, baina urte hartan bertan itzuli zen Portugalera Caetanok Salazarren ordez aginpidea eskuratu zuenean. 1970ean Parisa erbesteratu behar izan zuen.

1973an Portugalgo Alderdi Sozialista (PSP) sortu zuen Alemanian. 1974ko apirilean, diktadura erori eta berehala, Portugalera itzuli zen; Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten behin-behineko gobernuan, eta ordu arte Portugalen kolonia izandakoen burujabetasuna negoziatu zuen. 1975eko eta 1976ko hauteskundeetan bere alderdiak botoen gehiengoa eskuratu zuen, eta Soares lehen ministro izendatu zuten. Militarren eragina gutxitzen eta Alderdi Komunista baztertzen saiatu zen. 1976an Alderdi Sozialistako idazkari nagusi izendatu zuten. 1977an, Kanpo Harremanetako ministro izendatu zuten berriro ere; 1978an koalizio-gobernu bat egin behar izan zuen kontserbadoreekin, eta, haiek laguntza ukatu ziotenean, gobernua utzi behar izan zuen. 1979ko hauteskundeak galdu zituen, baina 1983an lehen ministro hautatu zuten, eta kargu hori izan zuen 1985 arte. Errepublikako lehendakaria izan zen 1986-1996 urte bitartean. 1996. urtean, lehendakaritzako hauteskundeetan, Aníbal Cavaco Silva sozialdemokrata irten zen lehendakari, eta Soaresek kargua utzi behar izan zuen.


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak