Aníbal Cavaco Silva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aníbal Cavaco Silva
Aníbal Cavaco Silva

Coat of arms of Portugal.svg
Portugalgo 19. presidentea
Karguan
2006ko martxoak 9(e)tik
Aurrekoa Jorge Sampaio

Portugalgo lehen ministroa
1985eko azaroak 6 – 1995eko urriak 28
Presidentea Ramalho Eanes (1985-1986)
Mario Soares (1986-1995)
Aurrekoa Mario Soares
Ondorengoa António Guterres

Jaiotza 1939ko uztailak 15
Boliqueime, Loulé
 Portugal
Alderdi Politikoa Alderdi Sozialdemokrata
Ezkontidea Maria Cavaco Silva
Lanbidea Ekonomista
Erlijioa Katolikoa
Sinadura Aníbal Cavaco Silva-ren sinadura

Aníbal Cavaco Silva (Boliqueime, Loulé, 1939ko uztailak 15) portugaldar politikaria da. 2006tik Portugalgo presidentea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alderdi Sozialdemokratako (PSD) kide egin zen 1974an, eta finantza-ministro izendatu zuten 1980an, Sa Carneiroren agintepean. Diputatu ere izan zen sasoi berean, PSDren zerrendetan hautatua. 1985ean, Lehen ministro kargua bereganatu zuen, Alderdi Sozialistarekiko koalizioa hautsi ondoren. 1987an, gehiengo osoz irabazi zituen hauteskundeak, eta berriro hautatu zuten gobernuburu, baita 1991n ere. Portugalgo alor publikoko zenbait sektore (garraioak, finantzak) pribatizatu zituen agintean izan zen garaian, betiere Europar Batasunera biltzeko baldintzak betetzeko asmoz. 1996an, Jorge Sampaio sozialistak lehendakaritzako hauteskundeak irabazi ondoren, aldi baterako erretiratu egin zen politikatik.

2006ko presidentetzarako hauteskundeak lehenbiziko itzulian irabazi zituen, botoen %50,8 eskuraturik, Manuel Alegre eta Mario Soares ezkerreko hautagaien aurretik[1]. 2011ko hauteskundeetan ere garaile irten zen[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aníbal Cavaco Silva Aldatu lotura Wikidatan