Joxean Artze
Joxean Artze 2011n. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joxean Artze Agirre | |
| Ezizena | Hartzut | |
| Jaio | 1939ko apirilaren 6a | |
| Usurbil (Gipuzkoa) | ||
Joxean Artze Agirre,[1] zenbaitetan JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut ezizenarekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a - ), euskal idazlea eta txalapartaria da, Artze anaietako bat.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Gaztaroan Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen.
1966an, Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren barnean Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen.
1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen.
Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan ditu. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen. 1976an Veneziako biurtekarian eman zuten. Luis de Pablorekin Zurezko Olerkia kontzertua antolatu zuen.
1977an Agustin Gonzalez Azilu musikariak J.A. Artzeren Arrano beltza poeman oinarritutako kantata konposatu zuen.
Mikel Laboaren abesti ezagunetako batzuen letrak idatzi ditu, hala nola; Txoria Txori, Geure bazterrak, Ama hil zaigu eta Zaude lasai.[2]
[aldatu] Lanak
[aldatu] Poesia
- Isturitzetik Tolosan barru (1969, Egilea editore)
- Laino guztien azpitik (1973, Egilea editore)
- Eta sasi guztien gainetik (1973, Egilea editore)
- Bide bazterrean hi eta ni kantari] (1979, Egilea editore)
- Ortzia lorez, lurra izarrez (1987, Elkar)
- Gizon handia da mundua, eta mundu ttikia gizona (1988, Elkar)
- Mundua gizonarentzat eginda da, baina ez gizona munduarentzat (1998, Zubi-Zurubi)
- XX. mendeko poesia kaierak - J.A. Artze (2000, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Oihana auhenka (2001, Jazzle): Disko liburu kolektiboa
[aldatu] Ikuskizunak
- Baga, biga, higa
- Hitzez eta hotsez
- Gizon haundia da mundua, eta mundu ttikia gizona, (1983).
- Mundua gizonarentzat egina da, baina ez gizona munduarentzat, (1994).
- Goñiko zalduna (1994, Jean Schwarz, Beñat Achiary eta Jesus Artzerekin)
- Harria (Mixel Etxekopar, Beñat Achiary, Iñaki Perurena eta Inazio Perurenarekin)
- Oihana auhenka (1999, Beñat Achiary, Mixel Etxekopar, Jose Bikondoa, Alfonso Gorosterazu eta Jesus bere anaiarekin)
[aldatu] Diskoak
Artze anaien txalaparta diska(1975, Casa Ricordi, Milán)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Ikus EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Félix Ibargutxi Otermin: «José Antonio Artze Agirre», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joxean Artze, Euskal Idazleen Elkartearen webgunean.
- (Euskaraz) Joxean Artze, Literaturaren Zubitegian.