Txerkasyko oblasta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Txerkasyko oblasta
Черкаська область

bandera
Bandera
armarria
Map of Ukraine political simple Oblast Tscherkasy.png
Herrialdea UkrainaUkraina
Hiriburua Txerkasy
Eremua 20900 km²
Biztanleria 1285384 (2011[1])
Dentsitatea 61,5 bizt / km²
Hizkuntza ofiziala(k) Ukrainera
www.oda.ck.ua

Txerkasyko oblasta (ukraineraz: Черкаська область, translit. Cherkas’ka oblast’) Ukrainako erdialdeko oblasta (probintzia) da. Iparraldean Kieveko oblastarekin du muga, ekialdean Poltavako oblastarekin, hegoaldean Kirovohradeko oblastarekin eta mendebaldean Vinnytsiako oblastarekin. Dnieper ibaiak zeharkatzen du oblasta. 20.900 km²ko azalera du eta 2011n 1.285.384 biztanle zituen[1]. Hiriburua Txerkasy da.

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txerkasyko oblasteko hiri handienak hauek dira (2005eko biztanleria[2]):

Probintziaren antolamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Administrazioari eta jendegune motari erreparatuta, Txerkasyko oblasta honela dago antolaturik:

  • Zentro administratiboa- 1 (Txerkasy)
  • Raion edo barrutiak — 20
  • Herriak — 838
  • Hiriak — 66
  • Silradak edo selsovietak (barrutien barruan maila txikiagoko nekazari-herrixkak) — 525.

Giza geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urtarrilaren 1ean 1.285.384 biztanle zituen[1]. 2001eko erroldaren emaitzek honako banaketa adierazten dute: % 53,7 hiriguneetan bizi da, eta % 46,3 baserri-giroan. Jatorriari erreparatzen badiogu, gehiengoa ukrainarra da (%93,6). Errusiarrak %5,4 dira eta gehienak Txerkasy hirian biltzen dira[3].

Oblasteko mapa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da jarduera nagusia: garia, erremolatxa, garagarra, artoa, tabakoa eta kalamua. Abeltzaintzak ere badu garrantzia. Industria oblasteko hiriburuaren inguruan antolatzen da: industria kimikoa, altzariak eta nekazaritzarako tresneria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txerkasyko oblasta Aldatu lotura Wikidatan