Kristo Berreroslea (Rio de Janeiro)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kristo Berreroslea
Cristo Redentor Rio de Janeiro 4.jpg
Udalerria Rio de Janeiro
Herrialdea  Brasil
Koordenatuak 22°57′7″S 43°12′38″W / 22.95194°S 43.21056°W / -22.95194; -43.21056Koordenatuak: 22°57′7″S 43°12′38″W / 22.95194°S 43.21056°W / -22.95194; -43.21056
Garaiera 30-38
Kristo Berreroslea (Rio de Janeiro) non dagoen adierazten duen Rio de Janeiro-ko/-go/-eko mapa
Kristo Berreroslea (Rio de Janeiro)
Amaiera data 1931ko urriaren 12a

Kristo Berreroslea (portugesez: Cristo Redentor, ˈkɾistu ʁedẽˈtoʁ ahoskatua) Rio de Janeiro hirian dagoen Jesukristoren estatua erraldoia da. 709 metrora dago, Corcovado muinoaren tontorrean. 635 tona pisatzen ditu eta 38 metro garai da, baina horietatik 8m, idulkiari dagozkio.

1931ko urriak 12an inauguratu zuten, bost urte lanean eman ondoren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian monumentu erlijioso bat eraikitzea, lehen aldiz, 1859an iradoki zuen Pedro Maria Boss abadeak eta Elisabet printzesak. Ideia, berriz hartu zen 1921ean, independentziaren mendeurrena hurbiltzen ari zela.

Cristo Corcovado.JPG

Estatuaren lehen harria, 1922ko apirilaren 4an jarria izan zen, eta lanak, 1926an hasi ziren. Hau egiten lagundu zuten beste pertsona batzuen artean, Heitor da Silva Costa ingeniaria (egitasmoaren arduraduna), Carlos Oswald artista plastikoa (monumentuaren azken diseinua egin zuena) eta Paul Landowski eskultorea (eskultura egin zuena) aipa daitezke.

Zementu armatuzko eraikin osoak, 1.000 tona baino gehiagokoa, ingeniaritza, arkitektura eta eskultura uztartzen ditu, eta bere lorpenen artean, bere lanetan istripuz inor hil ez izana du, garai hartan eta halako tamainako egitasmoekin batere ohikoa ez zena. Eraikuntza baldintzengatik, ia aldamioa bera ere sartzen ez zen oinarri baten gainean, haize zakarrekin, eta estatuaren egiturarekin, bere besoak hutsera zabaltzen direnak eta burua pixka bat okertuta geratzen dena ingeniaritzarentzako erronka batean, Levyk, lana, "ikaragarrizko" bezala adierazi zuen.

Inaugurazio zeremoniari dagokionez, aurreikusita zegoen monumentuaren argiztapena Napoli hiri italiarretik egitea, non Guglielmo Marconi zientzialariak seinale elektriko bat bidaliko zuen, Rioko Jacarepaguá auzoan zegoen antena batek igorriko zuena, Ingalaterrako Dorchesterren zegoen estazio hartzaile baten bidez. Baina eguraldi txarrak balentria hau ezinezko bihurtu zuen, eta, azkenean, zuzenean bertatik argiztatu behar izan zen.

Argiztapen sistema, bi aldiz aldatu zen: 1932 eta 2000n. 1980an zaharberritua, Joan Paulo II.a aita santuaren bisita zela eta, eta berriz 1990ean. 2003an, eskailera mekaniko sistema bat inauguratu zen, estatua altxatzen den plataformara iristea errazteko.

Ezaguna ez bakarrik Rioko ikur bezala, baizik eta baita Brasil osokoa ere, Kristo Berreroslearen estatuari, bertara joaten diren milioika turistek argazkia ateratzen diote.

Munduko Zazpi Mirari Berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristo Berreroslearen ikuspegi panoramikoa, atzean, Brasilgo Rio de Janeiro hiria dagoela. Erdialde inguruan Pão de Açúcar izeneko harkaitza ikus daiteke.

2007ko uztailaren 7an, Kristo Berreroslea, Munduko Zazpi Mirari Berriak lehiaketan, munduko zazpi mirari berrietako bat bezala izendatua izan zen, Bernard Weberrek sortutako New Open World Corporation delakoaren ekimen pribatua, instituzio edo gobernuen bermerik gabe, bere hauteskunde xedeekin jarraitu eta web orrialde baten bidez, ehun milioi pertsonak baino gehiagoren bozen bidez, zazpi mirari berriak aukeratzea uzteagatik.

Beste kristo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kristo Berreroslea (Rio de Janeiro) Aldatu lotura Wikidatan