Léopold Sédar Senghor
| Léopold Sédar Senghor | |
![]() |
|
|
Senegalgo lehenbiziko Presidentea
|
|
|---|---|
| 1960 – 1980 | |
| Ondorengoa | Abdou Diouf |
|
|
|
| Jaiotza | 1906ko urriaren 9a Joal, Senegal |
| Heriotza | 2001eko abenduaren 20a Verson, Frantzia |
| Alderdi Politikoa | Senegalgo Alderdi Sozialista |
| Ezkontidea | Colette Hubert |
| Lanbidea | Olerkaria, idazlea |
| Erlijioa | Katolikoa |
Léopold Sédar Senghor (Joal, Senegal, 1906 - Verson, Frantzia, 2001) Senegalgo estatu-gizona eta frantsesezko poeta izan zen.
Bizitza [aldatu]
Dakarren ikasketak hasi ondoren, Parisa joan zen, eta Sorbonan osatu zituen. Garai hartan, L'Étudiant Noir (Ikasle Beltza) aldizkaria sortu zuen, Afrikako kulturaren balioa aldarrikatzeko. Frantzian irakasle izan ondoren, bi urte eman zituen Alemaniako kontzentrazio-esparru batean, eta Frantziako Erresistentziarekin borrokatu zen gero. Aipagarri da garai hartan idatzi zuen Chantes d'ombre (1945, Itzaleko kantuak) poesia-bilduma.
Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean, Senegalgo diputatu hautatu zuten Frantziako Nazio Biltzarrerako. 1948an, Senegalgo Batasun Demokratikoa sortu zuen, eta 1960an Senegalgo errepublika berriko lehendakari hautatu zuten.
Hogei urtez izan zen Senegalgo lehendakari, eta sozialismo moderatuaren moldeak jarraitu zituen, baina haren aurka jarri ziren nazionalista erradikalak. 1984an, Frantses Akademiako kide egin zuten. Harenak dira, bestalde, Ethiopiques (1956) eta Nocturnes (1961) poesia-bildumak.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Biografia armiarma.com-en
