Lankide:Olaia98

Wikipedia, Entziklopedia askea

Molibdeno[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molibdenoa Mo ikurra eta 42 zenbaki atomikoa duen elementu kimikoa da.[1] Trantsizio elementuen taldeko metala da, zilar kolorekoa, gogorra eta xaflakorra. Elementu kimiko guztien artean urtze puntu altuenetarikoa duena da horregatik altzairu aleazioetan, eta katalizatzaileetan erabiltzen da.[2] Molibdenoak nitrogenoaren finkapenean paper garrantzutsua hartzen du, baita kofaktore moduan nitratoa ereduzitzen duten entzimetan ere. [2] Kupre, Zink eta Selenioarekin batera prozesu biokimiko askotan parte hartzen du. [3]

Orokorrean, naturan ez da aske aurkitzen, molibdeno sulfuro eran aurkitzen da. [2] Animalietan eta landareetan aurkitzen da bereziki, zeinetan bere presentzia lurreko pH-aren menpe dagoen. Ingurunea, alkalinoa edo neutroa bada molibdeno edukia altua izango da; ordea, lurreko pH-a azidoa bada, edukia baxua izango da. [4] Itsasoko uran kantitate handitan aurkitzen da, molibdato eran (MoO42-).

Molibdenoa gure organismoarentzat mikronutriente esentziala da, hau da, ezinbesteko nutrientea da baino kantitate txikietan hartu beharrekoa.

Erabilera nutritiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organismoan 9mg molibdeno daude, kantitate handienak giltzurrunean, gibelean, heste meharrean eta giltzurrun gaineko guruinean daude, eta normalean entzimen parte izaten dira.[5]

Odoleko molibdeno kontzentrazioa hartutakoaren menpe dago, baina normalean 5 ng/ml bitartekoa izaten da. Mineral hau ehun eta gorputzeko ingurune likidoetan kontzentrazio txikietan aurkitzen da. Plasman proteina garraiatzailea molidbato eran batzen zaie. Molidbatoaren forma biologiko aktiboa molibdenoaren kofaktore bezala ezagutzen da, CoMo izenarekin ere ezagutzen da. CoMo bost entzima garrantzitsuren kofaktorea da; hala nola, oxidasa, xantina deshidrogenasa, sulfito oxidasa, aldehido oxidasa eta nitrato reductasa. [5]

Xurgapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molidbato (MoO42-) forman xurgatzen da hartutakoaren %50-70 bitartean[6]. Xurgapenean eragiten duen faktoreetako bat tungstato sodikoa da, izan ere, hori, molibdenoaren inhibitzaile konpetitibo bat da, beraz, ehunetako molibdeno kontzentrazioa gutxitzea eragingo du .Hartutako molibdenoaren % 50-70-a hestean eta urdailean xurgatzen da, eta ondoren, gibelera, hezurretara, giltzurrunetara, giltzurrun gaineko guruinetara eta odol hodietara sakabanatzen da. Plasman proteina garraiatzaileei molibdato eran lotzen zaie gero soberakina gorozkietatik eta gernuaren bidez erraztasunez iraizteko. [4]

Metaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzak molibdenoa denbora mugatu batez metau dezake eotrkizuneko erabilerarako, plasman duen semibizitza biologikoa zortzi ordukoa da gutxi gora-behera, baina hartutako kantitate handiena gernuaren bitartez kanporatzen da. [7]

Iraizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molibdenoa era errezean iraizten da molibdato eran eta gernuaren bidez kanporatzen da.

Funtzioak[8][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Molibdenoak organismoan hainbat funtzio betetzen ditu. Horien artean:

  • Purinaren metabolismoa: Xantina oxidasa eta xantina deshidrogenasa entzimen konposatu esentziala da. Hori dela eta, purinen metabolismoan garrantzi handia dauka. Entzima horiek azido nukleikoen eta purinen zatiketan parte hartzen dute, prozesu honen ondorioz, azido urikoa sortzen da. Azido urikoa propietate antioxidatzaileak ditu eta zelulak eta ehunak oxigeno singletearen, hidroxilo erradikalen eta beste partikula oxigenatu erreaktiboen aurka babesten ditu. Kasu berezietan molibdeno dosi altuak, azido urikoaren kontzentrazioa igo dezake.
  • Sulfitoen metabolismoa: Sulfito oxidasak organismoko sufre konposatu organikoen deskonposizioaren ondorioz eratzen diren sulfitoak oxidatzen ditu (taurina, zisteina, metionina). Sulfato hauek gernuaren bitartez iraizten dira. Gainera, sulfito oxidasak elikagaietan ingeritutako sulfitoetara batzen da. Molibdenoa sulfito oxidasaren kontzentrazioa areagotzen du, sulfitoen erreakzio horiek ekiditen direlarik.
  • Aldehidoen deskonposizioa: molidenoa aldehido oxidasen kofaktora da, zeinak purinen eta pirimidinen deskonposizioan parte hartzen duten. Entzima hauek karbohidratoak eta beste aldehidoak oxidatzen laguntzen dute, horien artean, azetaldehidoa, alkoholaren degradazioaren produktua dena.
  • Kobrearen aurkakoa: Kobrea hainbat entzimen kofaktorea eta hazkuntza faktore batzuen kofaktorea da, angiogenesian (odol-baso berrien eraketan) parte hartzen dutenak. Molibdenoa organismoko gehiegizko kobre kantitatea detoxifikatzen laguntzen du, bere eliminiazioa suspertuz.
  • Burdinarekin sinergismoa: burdina eta molibdenoa sinergismo elkareragina dute eta beraien artean erlazionaturik daude era desberdinetan. Molibdenoa hainbat transferasa entzimen kofaktorea da, burdinera batzen direnak eta odoleko (hemoglobina) eta muskuluetako (mioglobina) burdin kontzentrazio maila mantentzera laguntzen dutenak.
  • Hortz eta haginak: esmaltean eta hortz-haginetan mineral oso garrantzitsua da.
  • Gizonaren funtzio sexual egokirako parte hartzen dute.[9]
  • Alkoholen, drogen eta toxinen metabolismoarekin erlazionaturiko sistema entzimatikoetan laguntzen du.[9]

Gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguneko dosi gomendatua helduetan 45µg-koa da. Gomendio hori aldatzen da adinarekin hurrengo taulan agertzen den moduan[10]:

Molibdeno ingesta gomendioa[9]
Adina/Egoera Gomendioa (μg)
0-6 hilabete 2 (IA)
7-12 hilabete 3 (IA)
1-3 urte 17
4-8 urte 22
9-13 urte 34
14-18 urte 43
>19 urte 45
Haurdunaldia 50
Edoskitzaroa 5

Iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, esneki, haragi eta lekaleetan aurkitzen da kantitate esanguratsuetan.[11] Gibela, ilarrak, arrautza, eguzkilore haziak, gari irina, dilistak eta zereal haziak ere molibdeno iturri onak dira.[12]

Molibdeno kantitatea elikagaietan[12]
Elikagaia Molibdeno kantitatea (100g-ko)
Babarrunak (latan) 350μg
Galorratza 200μg
Gibela 200μg
Dilistak 120μg
Eguzkilore haziak 103μg
Giltzurruna 75μg
Lekak 66μg
Pasta 51μg
Arrautza 50μg
Arroza 47μg
Oilaskoa 40μg
Osoko ogia 25μg
Patata 25μg
Itsaskiak 20μg
Abrikota 14μg

Erlazionatutako gaixotasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da behatu molibdeno gutxiegitasunik pertsona osasuntsuetan[9].

  • Hartutako molibdeno gutxiegitasuna: gutxiegitasun honen inguruan deskribatu den kasu bakarra Crohn gaixotasuna pairatzen duten pazienteen nutrizio parenteral totalean molibdenoa ez gehitzearen ondorio izan da. Bihotz erritmo azkarra, zefaleak, gaueko itsutasuna eta , azkenik, koma izan ziren pazienteak garatu zituen adierazpen klinikoak. Amonio molibdatoarekin suplementatzean adierazpen horien hobekuntza eman zen[13].
  • Heredatutako molibdeno kofaktorearen (CoMo) gutxiegitasuna: CoMo kofaktorea 4 geneen bitartez sintetizatzen da, eta gene horietan ematen diren mutazioen ondorioz molibdeno entzimen aktibitatean eragin zuzena izango du[14].

Molibdenoaren toxizitatea gizakietan nahiko baxua da, soilik molibdenoa tratatzen den fabriketako langileetan eman dira intoxikazio kasuak[15].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Molibdeno (Mo) Propiedades químicas y efectos sobre la salud y el medio ambiente» www.lenntech.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  2. a b c (Ingelesez) Winter, Mark. «Molybdenum»the essentials [WebElements Periodic Table»] www.webelements.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  3. Chan, S.; Gerson, B.; Subramaniam, S.. (December 1998). «The role of copper, molybdenum, selenium, and zinc in nutrition and health» Clinics in Laboratory Medicine 18 (4): 673–685. ISSN 0272-2712. PMID 9891606. (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  4. a b «Magnesio, cobalto y molibdeno» Revista de Actualización Clínica Investiga / (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  5. a b (Nederlanderaz) Foundation, Stichting Natura. «Natura Foundation monografie - molibdeno» www.naturafoundation.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  6. (Gaztelaniaz) «El Molibdeno y sus beneficios para la salud. Oligoelementos vitales» RDNATTURAL 2010-05-28 (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  7. «Beneficios e Información de Molibdeno (Molybdaenum)» Herbwisdom (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  8. (Nederlanderaz) Foundation, Stichting Natura. «Natura Foundation monografie - molibdeno» www.naturafoundation.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  9. a b c d (Gaztelaniaz) Pérez, Christian. (2014-02-11). «Molibdeno: qué es, funciones, beneficios, alimentos ricos y síntomas carenciales» Natursan (Noiz kontsultatua: 2018-04-13).
  10. (Ingelesez) «Molibdeno» Linus Pauling Institute 2014-05-20 (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  11. Sardesai, V. M.. (December 1993). «Molybdenum: an essential trace element» Nutrition in Clinical Practice: Official Publication of the American Society for Parenteral and Enteral Nutrition 8 (6): 277–281.  doi:10.1177/0115426593008006277. ISSN 0884-5336. PMID 8302261. (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Alimentos con molibdeno - Molibdeno - Laboratorio LCN» www.laboratoriolcn.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-15).
  13. Abumrad, N. N.; Schneider, A. J.; Steel, D.; Rogers, L. S.. (November 1981). «Amino acid intolerance during prolonged total parenteral nutrition reversed by molybdate therapy» The American Journal of Clinical Nutrition 34 (11): 2551–2559.  doi:10.1093/ajcn/34.11.2551. ISSN 0002-9165. PMID 6795919. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  14. Reiss, Jochen; Hahnewald, Rita. (January 2011). «Molybdenum cofactor deficiency: Mutations in GPHN, MOCS1, and MOCS2» Human Mutation 32 (1): 10–18.  doi:10.1002/humu.21390. ISSN 1098-1004. PMID 21031595. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).
  15. Walravens, P. A.; Moure-Eraso, R.; Solomons, C. C.; Chappell, W. R.; Bentley, G.. (September 1979). «Biochemical abnormalities in workers exposed to molybdenum dust» Archives of Environmental Health 34 (5): 302–308. ISSN 0003-9896. PMID 496425. (Noiz kontsultatua: 2018-04-16).