Niceto Alcalá-Zamora

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Niceto Alcalá-Zamora (Priego de Córdoba, Espainia, 1877ko uztailak 6-Buenos Aires, Argentina, 1949ko otsailak 18) politikari espainiar bat izan zen, Espainiako Bigarren Errepublikako lehen presidentea.

Lehen urteak [aldatu]

Niceto Alcalá-Zamora intelektualki paregabekoa izan zen, 17 urterekin Zuzenbidean lizentziatua eta 22rekin Estatu Kontseiluko Abokatua zen.

40 urte betetzean, kordobarra, jada ospe handiko abokatu bat bezala ezaguna zena Sustapen Ministerioaz arduratu zen Manuel García Prietoren gobernuan, Alhucemasko markesa zena. Bere bizitza guztian eta oso gaztetandik bere ideia liberal eta monarkikoak adierazi zituen politikari baten patu ia logikoa zen gaztetan Alderdi Liberalean sartzea, garai hartan Práxedes Mateo Sagasta eta Segismundo Moret bezalako pertsona ospetsuek lideratua zegoena. Alabaina, kutsatutako enkargu bat zen, 1917an Espainiak behar adina janari ekoizteko arazoak zituela eta Lehen Mundu Gerrak ohiko hornibideak arriskuan jartzen ari zela kontutan hartuta.

Gobernu hark urte bete ere ez zuen iraun, baina oraindik ere ministro izango zen berriz, kasu honetan Gerrakoa García Prietorekin Alfontso XIII.a Espainiakoaren monarkiako azken gobernu konstituzionalean. Kabinetak, Antonio Cánovas del Castilloren heriotza (1897) eta Práxedes Mateo Sagastaren (1903) heriotzen ondoren sortu ziren gehienak bezala, ez zuen ezertxo ere egiten. Espainiako Gorteak 1923ko maiatzak 23an deitu zirenean, hemizikloa 22 alderdi ezberdinez osatua zegoen: demokratak, liberalak, ezkerrekoak, liberalak, nekazal liberalak, erreformistak, nizetistak, kontserbadoreak, ciervistak, mauristak, erregionalistak, errepublikarrak, sozialistak, unionista monarkikoak, nazionalista kataluniarrak, nazionalistta euskaldunak, Liga Monarkiko Bizkaitarreko kideak, tradizionalistak, katolikoak, merkatal klaseak, nekazariak, integristak eta independenteak. Hitz batean, ezinezkoa zen gobernatzea.

Niceto Alcalá-Zamorak kargu politiko-administratibo garrantzitsuak bete zituen, eta hizlari bezala nabarmendu zen Gorteetan, 1905ean La Carolinatik diputatu bezala aukeratua izan zenetik. Administrazio Lokaleko zuzendaria eta Gobernazioko azpidazkaria izan zen. Mankomunitateen eztabaidari buruz uneoro izan zuen berri, José Canalejasek aurkeztutako saio bat espainiako lurralde antolaketaren arazoa konpontzeko asmoz. Denbora guzti honetan Romanoneseko kondearen Alderdi Liberalaren zerbitzura egon zen, baina azkenean Manuel García Prietoren Alderdi Liberal Demokratikora batu zen, eta ordutik bere karrera ministeriala hasi zen, Sustapen Ministerioan zein Gerrakoan.

Guzti honegatik, Miguel Primo de Riverak estatu kolpea eman eta bere Diktadura ezarri zuenean, espainiar askok (horien artean, hasieran behintzat, Alcalá-Zamora bera zegoelarik) pozez eta nolabaiteko lasaitasunez hartu zuten erregimen berria, baina Alcalá-Zamora bere postura politikoa aldatzen hasi zen Primo de Rivera generalaren diktadura eta honen zutabeetako bat zen Alfontso XIII.aren monarkiaren erregimenaren opositore nagusienetako bat bihurtu arte.

Honela, 1930eko apirilak 13an, Primo de Rivera generalak bere kargutik dimititu zuenean eta Dámaso Berenguer generalagatik aldatua izan zenean, Alfontso XIII.aren aldetik 1876ko erregimen konstituzionalera itzultzeko enkargua jaso zuena, Alcalá-Zamorak hitzaldi ospetsu bat eman zuen Valentziako Apolo Antzokian, non monarkiari bere babesa eta konfidantza ukatu zizkion eta errepublika kontserbadore eta burges bat bultzatu zuen, klase ertainetan eta intelektualetan errotua.

Behin-behineko gobernua [aldatu]

Miguel Maura eta honen Eskuin Liberal Errepublikarra alderdiarekin, errepublikanismo kontserbadorea ordezkatu zuen Donostiako Itunean 1930eko abuztuak 17an, monarkia kendu eta Errepublika ezarriko zuen mugimendu herrikoi bat bultzatzeko asmoz eginiko ituna zena. Itun horretatik Espainian ekintza errepublikarra zuzentzeaz arduratuko zen organo exekutibo bat sortu zen eta Niceto Alcalá-Zamora aukeratua izan zen bere presidente bezala. Izatez, Behin-Behineko Gobernuaren aurrekaria zen. 1930eko abenduak 12an Jakako gertaerak gertatu ziren, Galán eta García Hernandez kapitainek Errepublika aldarrikatu zutenean Jakako goarnizioan eta Huescarantz martxa bat hasi zutenean, baina, gobernuko indarrek garaituak, epaituak eta exekutatuak izan ziren. Madril-Cuatro Vientoseko aireportuan Ramón Franco komandantea eta Gonzalo Queipo de Llano generala ere matxinatu ziren. Errege Jauregiaren bonbaketa aurreikusita zegoen pronuntziamendu militarrarentzako seinale bezala. Baina, dirudienez, Ramón Francok haur batzuk ikusi zituen Sabatiniren lorategietan jolasean, eta ez zen bonbak jaurtitzen ausartu haur haiei kalterik ez egiteko. Honela, gainontzeko unitateak ez ziren altxamendura batu, aireportua inguruko tropek hesitu zutelarik azkenean, eta beraz, Portugalera hegazkinez ihes egin behar izan zuten. Indar antimonarkikoen liderrak, komitearen zati bat, eta, horien artean Niceto Alcalá-Zamora bera, Gobernuak atxilotu zituen. 1931ko martxoan ospatu zen epaiketa publikoan sei hilabete eta egun bateko gartzela zigorrera zigortu zituen, baldintzapeko askatasunagatik aldatua izan zen zigorra.


Aurrekoa
Luis de Marichalar y Monreal
Espainiako Sustapen Ministroa
1917-1918
Ondorengoa
Francisco Cambó y Batlle


Aurrekoa
Juan Bautista Aznar-Cabañas
Espainiar Errepublikako Behin-Behineko Gobernuko Presidentea
1931ko apirilak 14tik urriak 14ra
Ondorengoa
Manuel Azaña


Aurrekoa
Manuel Azaña (Behin-behineko gobernuko presidentea)
Espainiar Errepublikako Presidentea
1931-1936
Ondorengoa
Diego Martínez Barrio (interinoa)

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Niceto Alcalá-Zamora