Miguel de la Quadra-Salcedo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miguel de la Quadra-Salcedo
Miguel de la Quadra-Salcedo
Miguel de la Quadra-Salcedo Leon hirian, 2010eko Quetzal Ibilbidean zehar.
Datu pertsonalak
Izen osoa Miguel de la Quadra-Salcedo Gaiarre
Jaio 1932ko apirilaren 30a
(82 urte)
Madril (Espainia)

Miguel de la Quadra-Salcedo Gaiarre (Madril, 1932ko apirilaren 30a -) kazetaria eta jaurtiketa saioetan trebatutako kirolari edo atleta-ohia da. Nahiz eta jaiotzez madrildarra izan, bere burua euskal herritartzat jo izan du beti.[1][2]

Telmo Aldaz nafar abenturazalearen osaba ere bada.[3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurra zelarik, 4 urterekin, bere gurasoekin bat Iruñera doa bizitzera. Nekazaritzako peritu ikasketak burutu eta berehala kirolari bezala nabarmendu zen. Mailu, disko eta xabalina jaurtiketa lehiaketetan Espainiako bederatzi Txapelketa bereganatu zituen, gainera mailu eta disko jaurtiketako Espainiako hainbat marka apurtuz; 1960an Erromako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen.

Xabalinan mundu marka hautsi zuenean, horretarako aurretik Felix Erauskin xabalina jaurtitzaileak egokitutako euskal barraren teknika erabili zuen. Teknika honek esperientzia gabeko jaurtitzailei ematen zieten arriskuaren aurrean, IAAFek 2 alditan arautegia aldatu zuen eta ez jaurtitzailea eta ezta xabalina ere ezin zirela norabideari bizkar emanda egon esan zuten. Gerora, erabiltzen den teknika hori bada ere, marka hura ez zioten balidatu.

1961 eta 1963 artean Kolonbiako Gobernuak kontratatua, etnobotaniko moduan aritu zuen Amazonasen. 1963an, Madrilera itzuli eta Televisión Españolak fitxatu zuen non Kongoko Gerra, Vietnamgo Gerra eta Txilen Augusto Pinochet estatu-kolpearen berriak eman zituen. Arrisku handiak jasan zituen, Kongon heriotza-zigorra esleitu baitzioten 300 presoen fusilamendua grabatu zuelako.

Abenturaz betetako bizitza hark pertsonaia garrantzitsuen ondoan egotea ahalbidetu zion eta Dalai Lama, Salvador Allende, Indira Gandhi edo Pablo Neruda elkarrizketatzeko aukera izan zuen.

Lanez lepo, 1965ean, 20.000 km egin zituen Asian. Ez zen dena lana, ordea, Marisol Azurmendirekin ezkondu baitzen Tokion.

Miguelen aportazio nagusienetakoa 1989an hasi zen, Aventura 92 programa, gaur Ruta Quetzal-BBVA. UNESCOk mundu mailako intereseko programa izendatu zuen eta 58 herrialdeetako gazteen elkartrukean datza, Iberoamerikako Geografia, Historia eta Ingurunea aztertzeko xedean. 7.000 gazte baino gehiago dira beka jaso dutenak eta 1989z geroztik, ekaina eta uztaileko 45 egunetan, 16 eta 17 urteko gazteek joan-etorrian ibiltzen dira Amerika eta Espainia artean. Horren adibide izan zen 2007a, hurrengo urtean Urdanetaren jaiotzaren V. mendeurrena ospatzen zutela-eta, Ordiziako festen txupinazoaren ardura hartu baitzuen eta udaletxe azpian 7 autobusetan etorritako mundu guztiko ia 400 gazte bildu ziren.

2009ko maiatzaren 26an, Nafarroako Gobernuak Karlos III.a Nafarroakoaren domina eman zion[4], Nafarroa ezagutarazteko egindako lanagatik.

Emaitzak atletismoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pisu jaurtiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko jaurtiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mailu jaurtiketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen lortutako markarik onenak[5]:

Saioak telebistan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]