Jose Maria Iparragirre

Wikipedia(e)tik
(Iparragirretik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jose Mari Iparragirre
Jose Mari Iparragirre
Iparragirre bizirik zegoelarik ateratako azken argazkia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Jose Mari Iparragirre Balerdi
Ezizena Urretxuko bardoa
Jaio 1820ko abuztuaren 13a
Euskal Herria Urretxu, Gipuzkoa
(Euskal Herria)
Hil 1881eko apirilaren 6a
Euskal Herria Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa
(Euskal Herria)

Jose Maria Iparragirre Balerdi (Urretxu, Gipuzkoa, 1820ko abuztuaren 13a - Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1881eko apirilaren 6a) olerkari, euskal abeslari eta musikagilea izan zen, "nazio olerkigile"tzat hartua. Bereak dira, besteak beste, Gernikako Arbola eta Agur Euskalerria kantuak.

Musikaren eta poesiaren ikuspegitik haren lanek balio handirik ez duten arren, sentimenduen aldetik Iparragirrek eragin itzela izan du euskal kulturan. Honela dio Natxo de Felipek:

« Beno, garai hartako kronikak kontutan hartuta eta zintzo jokatuz, nik uste dut zera esan daitekeela: Iparragirre ez zela abeslari handi bat izan, ez zela konpositore eta berritzaile nabarmenik izan, ez eta poeta sakon bat ere. Hala ere, herriaren sentipenen itzultzaile izugarria da. Badago zerbait, ez dakit zehazki zer den, Iparragirre erakargarri eta betirako egiten duena. Horrek deitu izan digu beti atentzioa. Beraz, ikuspuntu kritiko batetik, ez zen bere aurrean txapela kentzeko moduko egilea izan, baina, hil zela 118 urte bete direnean, gaur egun balioa duten sentimenduak igortzen jakin izan zuen gizona izan zela esan daiteke.  »
Natxo de Felipe[1]

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Jose Maria Iparragirre Balerdi Urretxun (Gipuzkoa) jaio zen 1820. urteko udako egun baten. Kontuan hartuz Euskal Herriak pairatu zituen gizarte eta politika alorreko eraldatzeak, bere bizitzako 61 urteak Euskal Herriak bizi izan duen aldirik garrantzitsuenetariko baten zehar izan ziren. Eraldaketa horiek Erregimen Zaharraren krisialdiarekin hasten dira, Gerra Karlistari hasiera emanez, eta Euskal Herriko lehengoko industrializazioarekin amaitzen dira. Industrializazioa, hirugarren eta azken gatazka dinastikoarekin hasten da; gatazka honek azkenean, 1876. urtean, foruen abolizioa ekarriko du.

Arteari dagokionez Iparragirreren bizitza Erromantizismoaren arrakasta garaian izango da. Bere garaikidea zen Charles Baudelairek Sentitzeko modu bat deitu zion erromantizismoari, gizabanakoaren errealizazio pertsonala eta askatasun kolektiboa lortzeko irrika irmo gisa aurkezten den sentitzeko modu bat. Gizabanakoak bere herria berezko izpirituduna kontsideratzen du, honekin bat eginda sentituz, askatasun grina. Gehiago sentimendua, pentsamendua baino. Bizitzan ezinbestekoa da bera aurkitzea. Existentziaren motorea eta sortze-arnaserako anbizioa, gauza konkretuetarako baino gehiago.

Bizitza ulertzeko era honek, Jose Maria Iparragirreren jarduera zeharkatu zuen, eta modu honetan azal daitezke bere olerkigintzaren hainbat alor sentikor. Bertsolaritza zaharrean Euskal Herriko Erromantizismo artistikoaren pertsonaiarik azpimarragarriena dugu eta bere Guernicaco Arbola ereserkia Foruen eta mendeetan zehar beren ikurra izan den arbolaren inguruan sorraraziriko euskaldunon nortasun adierazpenaren adierazle maximo bezala aurkezten zaigu.

Ñabardura guztiak kontutan izanda, Iparragirrek Adam Mickiewiczek Polonian edo Alessandro Manzonik Italian betetako paper bera egin zuen. Baina nazio olerkigile hauek ez bezala, Urretxukoak errima ez ezik musika ere landu zuen, diziplina bat, Erromantizisismo garaian, biziki garrantzia irabazi zuena, erarik aproposenetariko bezala estetika espresibista berri hau plasmatzeko.

[aldatu] Kantak

[aldatu] Zerrenda

[aldatu] Erreferentziak

  1. Igor Cubillo: «Iparragirre ez zen abeslari eta konpositore handia izan, ez eta poeta sakona ere» (Nacho de Feliperi eginiko elkarrizketa), El País, 1999-10-22.

[aldatu] Ikus gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak
Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak