Schwerin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Schwerin

 Mecklenburg-Aurrepomerania
Schweringo gaztelua
Schweringo gaztelua
Schweringo bandera

Schweringo armarria

Izen ofiziala Schwerin
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Mecklenburg-Aurrepomerania
Schwerin
Alkatea Angelika Gramkow (Die Linke)
Koordenatuak 53°38′0″N 11°25′0″E / 53.63333°N 11.41667°E / 53.63333; 11.41667Koordenatuak: 53°38′0″N 11°25′0″E / 53.63333°N 11.41667°E / 53.63333; 11.41667
Schwerin non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Schwerin
Eremua 181,44 km2
Garaiera 38 m
Posta kodea 19053, 19055, 19057,
19059, 19061, 19063
Biztanleria 96.280 bizt. (2006)
Dentsitatea 530,64 bizt./km²
Matrikula SN
http://www.schwerin.de

Schwerin Alemaniako Mecklenburg-Aurrepomerania estatu federaleko hiriburua da, Itsaso Baltikotik 80 kilometrora hegoaldean kokaturik. 100.000 biztanle apenas dituenez, Alemaniako populazio gutxien duen hiriburua da. Hirian, alde zaharra eta duken jauregia, Schwerin lakuaren irla batean eraikia eta XIX. mendean eraberritua, nabermentzen dira.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schweringo aire ikuspegia

Schwerin lakuaren (Schweriner See) hego-mendebaldeko ertzean kokaturik dago, hiri barnea hamabi aintzira txikiren artean zabaltzen delarik. Aubach errekak hainbat aintzira konektatzen ditu. Hiriaren %29a lakuek osatzen dute eta %18'5a basoek. 18 barrutik osatzen dute Schwerin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI mendean obotrita leinu eslaviarraren herrixka bat zegoen bertan. Eremu honi Zuarin izena eman zioten eta honen aldaera da Schwerin. 1160an Enrike III.ak (Heinrich der Löwe) konkistatu zuen herria eta bertan gaztelu bat eraikiz inguru honetako hiriburu bihurtu zuen. 1358an Mecklenburg Dukerrian sartu zen eta bertako dukeen egoitza bihurtu zen. 1621ean Dukerria banatu egin zen eta Schwerinek mendebaldeko zatiaren hiriburu izaten jarraitu zuen.

1918ko Alemaniako iraultzan monarkia desagertzean Schweringo Dukeek ere abdikatu beharra izan zuten eta hiria Mecklenburg-Aurrepomerania Estatu Libreko hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran Estatu Batuetako tropek konkistatu bazuten ere, Sobiet Batasunaren okupazio eremuan gelditu zen eta beraz Alemaniako Errepublika Demokratikoaren barnean sartua izan zen.

1990an Alemaniaren batasuna iristerakoan Mecklenburg-Aurrepomeraniako hiriburu izateko bi hautagai zeuden, Schwerin historikoa eta Rostock handiagoa dena. Azkenean Schwerinen alde egin zuten.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde zaharra
  • Schweringo gaztelua (Schweriner Schloss): XII mendeko gaztelua, XIV mendean berriztua.
  • Schweringo katedrala (Schweriner Dom): XVI mendeko katedral gotikoa.
  • Merkatu plaza (Markt): Alde zaharraren (Altstadt) erdigunea da. Bertan daude udaletxea eta Neues Gebäude eraikin neoklasikoa. Lehoi baten estatua ere badago, hiriaren fundatzailea zen Enrike III.a Lehoia zenaren omenez.
  • Schwerin Estatuko Museoa (Staatliches Museum Schwerin)

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schwerin ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Schwerin Aldatu lotura Wikidatan