Ramiro Arrue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramiro Arrue
Datu pertsonalak
Izen osoa Ramiro Arrue Valle
Jaio 1892ko maiatzaren 20a
Abando, Bilbo ( Bizkaia)
Hil 1971ko apirilaren 1a (78 urte)
Donibane Lohizune ( Lapurdi)
Bikotekidea(k) Suzanne

Ramiro Arrue Valle (Bilbo, 1892ko maiatzaren 20a - Donibane Lohizune, 1971ko apirilaren 1a) euskal margolaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru anaia artista, Alberto, José eta Ricardo, izan zituen eta Bilbon ikasten hasi zen. Lucas Arrue bere aitak, arte-bildumagilea zena, bere bilduma (tartean Goya bat) saldu zituen bere seme-alabeen ikasketak ordaintzeko. Parisko Académie de la Grande Chaumière eskolan ikasi zuen. Montparnassen bizi zenean, Ignacio Zuloaga eta Francisco Durrio izan zituen lagun, baita Antoine Bourdelle eskultorea ere. 1911n Salon des Artistes français aretoan debutatu zuen.

1922an Philippe Veyrin eta William Boisselekin batera Baionako Euskal Museoa sortu zuen.

1925ean Exposition Internationale des Arts Decoratifs erakusketan urrezko domina lortu zuen. Baionan, Pauen, Estrasburgon, Bilbon, Kordoban, Buenos Airesen eta Montevideon izan zituen erakusketan. 1917an Donibane Lohizunera bizitzera joan zen eta 1929an Suzanne ezkondu zuen.

Francis Jammesen La Noce basque, Pierre Lotiren Ramuntcho, Joseph Peyréren Jean le basque eta Jean Poueighen Le Folklore des Pays d'oc irudiztatu zituen. Bordelen Perkain izeneko operan ere lan egin zuen[2].

1943an, Ramiro Arrue oraindik espainiar herritartasuna zuela, Donibane Garazin atxilotua izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean berriro margotzeari ekin zion.

Bere bizitzaren bukaeran ekonomia arloan gorriak ikusi zituen eta 1971ko apirilaren 1ean hil zen birikako minbizi batek jota.

XX. mendeko euskal margolaririk famatuena izan zen, kritikoen ustetan[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Euskaraz)  Auñamendi Eusko Entziklopedia, Ramiro Arrue Valle, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee5465 .
  2.   Scholle, Muriel (1987), «Ramiro Arrue (1892-1971)», Pyrénées (152) .
  3. « Les couleurs sous le pinceau de Ramiro Arrue, c’est d’abord une trilogie: vert, blanc, rouge. Permanence de type héraldique, signe d’appartenance, résumé chromatique d’un pays aux collines vertes, aux maisons bien blanches dont les toits et les boiseries sont rouges  »
    Hélène Saule-Sorbé