The Blue Gardenia
| Datuak | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izenburua | ''The Blue Gardenia '' | |
| Urtea | 1953 | |
| Estreinaldia | 1953ko martxoaren 23a | |
| Generoa | Drama Zinema beltza |
|
| Herrialdea | ||
| Iraupena | 88 minutu | |
| Banatzailea | Warner Bros. | |
| Zuzendaria | ||
| Fritz Lang | ||
| Ekoizleak | ||
| Alex Gottlieb | ||
| Gidoilariak | ||
| Vera Caspary (narrazioa) Charles Hoffman (egokitzapena) |
||
| Aktoreak | ||
| Anne Baxter Richard Conte Ann Sothern Raymond Burr |
||
| Musikagileak | ||
| Raoul Kraushaar | ||
| Argazkilariak | ||
| Nicholas Musuraca | ||
| Jatorrizko hizkuntza | ||
| ingeleraz | ||
| Datu gehigarriak | ||
| Zuri-beltzean. | ||
The Blue Gardenia 1953an Fritz Lang zuzendariak egindako filma da. Hedabideen inguruan Langek sortu zituen hiru filmetako lehena da (gerora datoz Beyond a Reasonable Doubt eta While the City Sleeps -biak 1956koak-) eta hilketa baten harira informazioa zelan eskaintzen den kritikatzen du. Filmaren izen bereko kanta entzun daiteke, Nat King Colek abestua; kantaria antzezle ere ikus dezakegu. Filmaketa oso azkar egin zuten, hogei egunean, eta azken emaitzan nabari da.
Argumentua [aldatu]
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Norah Larkin (Anne Baxter) gizon batekin (Raymond Burr) geratu da eta beronen apartamentura joango dira. Gizonak zakar jokatu eta Norahri min egin nahi dio, jazarri. Norahk bere burua defendatuko du, eta indarrak galduta zorabiatuko da. Esnatzean gizona neskaren ondoan hilik dago. Norahk berak hil duelako susmoa dauka. Casey Mayo (Richard Conte) kazetariarengana joko du laguntza eske.
Aktoreak [aldatu]
| Aktorea | Pertsonaia |
|---|---|
| Anne Baxter | Norah Larkin |
| Richard Conte | Casey Mayo |
| Ann Sothern | Crystal Carpenter |
| Raymond Burr | Harry Prebble |
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) The Blue Gardenia IMDb atarian