Scarlet Street

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Scarlet Street
Datuak
Jatorrizko izenburua Scarlet Street
Urtea 1945
Estreinaldia 1945eko abenduaren 28a
Generoa Drama
Herrialdea Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 94 minutu
Banatzailea Universal Pictures
Zuzendaria
Fritz Lang
Ekoizleak
Walter Wanger
Fritz Lang
Gidoilariak
Georges de La Fouchardière (narrazioa)
Dudley Nichols (egokitzapena)
Aktoreak
Edward G. Robinson
Joan Bennett
Dan Duryea
Musikagileak
Hans J. Salter
Ernie Burnett
("Melancholy Baby" abestia)
Argazkilariak
Milton R. Krasner
Jatorrizko hizkuntza
ingeleraz
Datu gehigarriak
Zuri-beltzean.

Scarlet Street Fritz Lang zuzendariak 1945ean eginiko filma da, Georges de La Fouchardière idazlearen La Chienne lanean oinarritua; 1931n Jean Renoirrek ere lan berbera egokitu zuen zinemarako. Antzezle nagusiak (Edward G. Robinson, Joan Bennett, eta Dan Duryea) aurreko urtean Langek zuzendutako The Woman in the Window (1944) filmean ere aritu ziren elkar batera.


Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Chistopher Cross diru-zaindaria da enpresa batean, eta ez da zoriontsu bere emaztearekin. Pintura du aisialdirako zaletasun. Halako egun batean Kitty ezagutzen du eta neskato gazteaz itsu maitemintzen da. Lantokian dirua lapurtu eta amorantearentzako apartamentua hartzen du errentan. Kitty ez da zintzoa baina: Johnny gaizkilearen neska-laguna izaten jarraitzen du eta Christopherrekiko hartu-emanaren helburua honen margoekin aberastea besterik ez da. Eta aberastu egingo dira, margolari apalaren lanek harrera ona izango baitute artearen munduan. Jendearen aurrean Kitty azalduko da egiletzat. Behin Chistopher iruzurraz ohartzen denean neska akatuko du eta Johnny egingo dute hilketaren errudun. Chistopher arlote bilakatuko da eta haren margoek gero eta balio handiagoa izango dute.


Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktorea Pertsonaia
Double indemnity screenshot 7.jpg
Edward G. Robinson
Chistopher Cross
Joan Bennett in Scarlet Street 2.jpg
Joan Bennett
Kitty "Lazy Legs"
Dan Duryea in Along Came Jones trailer.jpg
Dan Duryea
Johnny
Margaret Lindsay in Public Enemy's Wife.JPG
Margaret Lindsay
Millie

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Scarlet Street Aldatu lotura Wikidatan