Dr. Mabuse Der Spieler

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dr. Mabuse Der Spieler
Datuak
Jatorrizko izenburua Dr. Mabuse Der Spieler
Urtea 1922
Estreinaldia 1922ko maiatzaren 26a
Generoa Zinema beltza
Thriller
Herrialdea AlemaniaAlemania
Iraupena 270 minutu
Banatzailea Ullstein, Uco-Film, Decla-Bioscop, UFA
Zuzendaria
Fritz Lang
Ekoizleak
Erich Pommer
Gidoilariak

Norbert Jacques (eleberria)
Thea von Harbou eta Fritz Lang (egokitzapena)
Aktoreak
Rudolf Klein-Rogge
Aud Egede-Nissen
Gertrude Welcker
Alfred Abel
Bernhard Goetzke
Argazkilariak
Carl Hoffman
Jatorrizko hizkuntza
Film mutua
Datu gehigarriak
Zuri-beltzean.

Dr. Mabuse Der Spieler Fritz Langek 1922an sorturiko filma da, Norbert Jacques idazlearen eleberrian oinarritua. Film mutua da. Lau orduko iraupena du eta bi zatitan banatuta aurkeztu zuten:

  • Der große Spieler: Ein Bild der Zeit
  • Inferno: Ein Spiel um Menschen unserer Zeit

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mabuse doktorea gaizkile maltzurra da. Hipnosian maisu, karta jokoan arerioei erraz irabazten die; iruzurra ere bizibide du, eta polizia atzetik dabilkio. Edgar Hull gaztea bere biktimetako bat da, Cara Carozza aktoreak limurtuko duena Mabuseren aginduz. Hullek Von Wenck inspektorearengana joko du laguntza eske, baina alferrik, Mabusek Edgar hil egingo du eta. Cara atxilotuko dute, eta ziegan dagoela bere buruaz beste egingo du pozoina hartuz. Bitartean Mabusek Told kondea eta bere ondasunak ditu xede. Wenckek ez du etsiko eta Mabuse jazarriko du; harrapatu, ordea, ez.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]