Thea von Harbou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Thea von Harbou
Thea von Harbou
Datu pertsonalak
Izen osoa Thea Gabriele von Harbou
Jaio 1888ko abenduaren 27a
Tauperlitz (Alemania)
Hil 1954ko uztailaren 1a
Berlin (Alemania)
IMDB IMDBko fitxa

Thea Gabriele von Harbou (Tauperlitz, 1888ko abenduaren 27a; Berlin, 1954ko uztailaren 1a) Alemanian jaiotako idazle, aktore, zinemarako gidoilari eta zuzendaria izan zen. 1905ean eman zuen argitara bere lehen literatur lana, eta aldi berean ekin zion aktore lanari. 1914an Rudolf Klein-Rogge aktore eta zuzendariarekin ezkondu zen. 1920koa da bere lehen zinemarako gidoia, Das Indische Grabmal filmerako sortutakoa, Fritz Langekin batera idatzia. [[Fitxategi:|thumb|300px|Fritz Lang eta Thea von Harbou Berlinen zuten etxean (1923 edo 1924)-]] 1922an Lang senar bilakatu zitzaion eta hurrengo urteetan bikoteak batera ekin zion lanari. Langek Alemanian sortu zituen lanetan Thea aritu zen gidoilari. Hor dira, esaterako, Dr. Mabuse Der Spieler, Die Nibelungen: Siegfried, Die Nibelungen: Kriemhilds Rache, Metropolis edo M filmetarako batera idatzitako gidoiak. Beste zuzendari batzuen lanetan ere hartu zuen parte: Joe May (Die Heilige Simplizia, 1920), Robert Dinesen (Der Leidensung der Inge Krafft, 1920; Die Frauen von Gnadenstein, 1920) eta, batik bat, Friedrich Wilhelm Murnau (Der Brennende Acker, 1922; Phantom, 1922; Die Austreibung, 1923; eta Die Finanzen des Grossherzogs, 1923). 1932an, Adolf Hitler gobernura ailegatu baino urte bete lehenago, nazien alderdian eman zuen izena eta Lang laga zuen; berau atzerrira joan zen. Bigarren Mundu Gerra amaituta preso hartu zuten aldi baterako. 1950eko hamarkadaren hasieran hiru filmetarako gidoiak egin zituen; hil bitartean hitzaldiak eman zituen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thea von Harbou Aldatu lotura Wikidatan