Walter Mondale
Wikipedia(e)tik
Walter Frederick "Fritz" Mondale (Ceylon, Minnesota, 1928ko urtarrilaren 5a) Estatu Batuetako politikaria da. Alderdi demokratako kidea. Senatari izan zen Minnesotako estatuaren aldetik 1964tik 1977ra. Jimmy Carter aginpidean egon zenean, AEBetako lehendakariorde izan zen (1977-1980). Alderdi demokrataren aldetik lehendakaritzarako hautagai izan zen 1984ko hauteskundeetan, baina Ronald Reaganek, errepublikarren hautagaiak, lortu zuen garaipena.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.