Andrew Johnson
Andrew Johnson (Raleigh, Ipar Carolina, 1808 - Carter´s Station, Tennessee, 1875) Ameriketako Estatu Batuetako 17. presidentea izan zen.
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko diputatua (1843-1853), Tennesseeko gobernaria (1853-1857) eta senataria (1857) izan zen. Errepublikarekin bat egin zuen hegoaldeko estatuen zatiketaren aurka. Tennesseen gobernadore militar izendatu zuen Abraham Lincoln lehendakariak, eta 1864an lehendakariorde izendatu zuten. Lincoln hil zutenean, Johnson lehendakari bilakatu zen (1865). Tirabirak izan zituen erradikalekin, ez baitzuen onartzen beltzen eta zurien arteko erabateko berdintasuna. Traidoretzat jo zuten baina epaiketan libre atera zen. Gerora, konstituzio gaietan aritu diren askok aldeztu izan dute Johnsonek kongresuan hartutako jarrera.
| Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak | ||
|---|---|---|
|
Washington • J Adams • Jefferson • Madison • Monroe • JQ Adams • Jackson • Van Buren • W Harrison • Tyler • Polk • Taylor • Fillmore • Pierce • Buchanan • Lincoln • A Johnson • Grant • Hayes • Garfield • Arthur • Cleveland • B Harrison • Cleveland • McKinley • T Roosevelt • Taft • Wilson • Harding • Coolidge • Hoover • F Roosevelt • Truman • Eisenhower • Kennedy • L Johnson • Nixon • Ford • Carter • Reagan • GHW Bush • Clinton • GW Bush
Egungoa: Barack Obama |
||
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.