Al Gore

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albert Arnold Gore
Al Gore

1993 – 2001
Presidentea Bill Clinton
Aurrekoa Dan Quayle
Ondorengoa Dick Cheney

Senataria
Tenneessee(e)tik
1985 – 1993
Aurrekoa Howard Baker
Ondorengoa Harlan Mathews

Jaiotza 1948ko martxoaren 31a
Washington Hiria, AEB
Alderdi Politikoa Demokrata
Ezkontidea Mary Elisabeth Gore
Erlijioa Baptista

Albert Arnold Gore, Jr. (Washington Hiria, 1948ko martxoaren 31) Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidenteordea izan da, Bill Clinton presidentea zelarik (1993-2001).

2007an Bakearen Nobel Saria jaso zuen NBEko Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldearekin batera.

Politikako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politikan, presidenteordea izan aurretik, AEBetako Ordezkarien Etxean (1977-1985) eta Senatuan (1985-1993) aritu zen, Tennessee estatua ordezkatuz. Clintonen agintaldia amaitu zenean, AEBetako presidenterako hauteskundetan hautagai demokrata izan zen, George W. Bush lehiakide errepublikanoa zuela. Historiako hautaketa polemikoenetako baten ostean, AEBetako Auzitegi Gorenak garaipena Bushi eman zion.

Nobel Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horren ondoren, berotze globalaren inguruan hitzaldiak ematen hasi zen munduan zehar. Hori oinarri hartuta, Egia deseroso bat (An Inconvenient Truth) izeneko dokumentala plazaratu zen; harekin, 2007an Oscar Saria irabazi zuen. Filmean, berotze globalaren arriskuen eta horren eragile nagusien berri ematen da. "Gizakiak eragindako klima-aldaketaren eta horri aurre egiteko beharrezkoak diren neurrien gaineko ezaguera handiagoa hedatzeagatik" Bakearen Nobel Saria jaso zuen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Gore Aldatu lotura Wikidatan