Jerome Robbins

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jerome Robbins
Jerome Robbins (1968)

Jerome Robbins estatubatuar koreografoa eta antzerki-zuzendaria izan zen (New York, 1918 - New York, 1998). New Yorken egin zituen dantza-ikasketak, hango unibertsitatean. Debuta Broadwayko antzokietan egin zuen. 1940an, American Ballet Theatreko kide izan zen, eta, 1942an, bakarlari gisa hasi zen. Robbinsen lehenengo balleta Fancy Free (1944) izan zen. Leonard Bernsteinen musika zuen, eta, handik gutxira, musikal bat egin zuten lan hartan oinarrituta. Arrakasta handia izan zuen Erregea eta ni (1951), West Side Story (1957), Vodevilaren erregina (1959) eta Biolin-jotzailea teilatuan (1964) lanekin, eta Broadwayko koreografo nagusietako bat bihurtu zen. Ikuskizun horietako batzuk zinemara eraman zituzten ondoren. Robbinsek zuzendari artistiko eta dantza-irakasle gisa lan egin zuen New York City Balleten. Peter Martins danimarkar dantzariaren konpainian ere aritu zen dantza irakasten. Talde hura utzi ondoren, balletak sortzen lan egin zuen. Horrela, hainbat koreografia sortu zituen American Ballet Theatrerako, New York City Balleterako eta bere konpainiarako. Robbinsen koreografia-lan nagusiak hauek dira: Interplay (1945), Fauno baten siestaren preludioa (1953) eta Glass Pieces (1983). 1958an, Jerome Robbins fundazioa sortu zuen haren amaren omenez eta dantza nahiz antzerkia sustatzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jerome Robbins Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]