Jose Agustin Alberdi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Agustin Alberdi
Bizitza
Jaiotza Iurreta1922ko abuztuaren  2a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Iurreta2014ko abenduaren  15a (92 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

Jose Agustin Alberdi Astarloa (Iurreta, Bizkaia, 1922ko abuztuaren 2a - Iurreta, Bizkaia, 2014ko abenduaren 15a) bertsolari bizkaitarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1922ko abuztuaren 2an, Iurretako Ertzilurruti baserrian sortu zen Jose Agustin Alberdi Astarloa Txo.

Ama Mallabiako zuen eta Mañariara ezkondu zen. Lehen ikasketak Iurretako eskolan egin zituen. 1948an ezkondu eta 3 seme-alaba izan zituen. Iurretan ta Mañarian bizi ondoren Durangora joan zen. Ogibidez, tuerkagintzan ibili zen 41 urtez. Fabrikaren porrotaren ondoren, Kurutziaga Ikastolan zaintzaile izan zen jubilatu arte[1].

Martxoaren 19an, egin zuen aurreneko bertsolari gisa lehen aldiz agertu zen plaza batean, 36ko gerra osteko urte batean. Eibarren txapelketa bat zegoen eta Felix Bikandirekin joan zen bertara parte hartzeko. Gai-jartzaileak Basarri eta Uztapide ziren, eta irabazlea Joxe Lizaso izan zen[2].

Bizkaiko Bertsolari Txapelketan zazpi aldiz egon zen eta lehenengo lauetan, 1958an, 1959an, 1960ean eta 1961ean, finalista izan zen. Balendin Enbeita txapelduna izan zen 1958an, Juan Ormaetxe "Taket", Asentsio Bidaurrazaga, Eusebio Zubiaga, Pedro Kastrejana eta Florentzio Zarragari aurre hartuta eta Jose Agustin Alberdi Txo ere garaituta. 1959an, finalista izan zen berriz Txo, lehenago Urkiolako kanporaketan irabazi ondoren baina final hartan Balendin Enbeita izan zen berriz garailea. Hurrengo bi urteotan Juan Mugartegi eta Jon Azpillaga gailendu ziren. 1962, 1964 eta 1966ko txapelketetan ere ibili zen baina Jon Lopategi izan zen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako garailea[2].

Bizkaiko Bertsolari Txapelketez gain, Inazio Eizmendi Basarrirekin bi aldiz abestu zuen, Iurretako plazan, 1949an eta 1951n[2].

1990ko Bertsolari Egunean, Basilio Pujanarekin batera omendu zuten, Donostiako Victoria Eugenia antzokian egindako ekitaldian. Omenaldiaren aurretik liburu bat argitaratu zuen: Bertsolari Eguna 1990 (Bertsozale Elkartea, 1989)[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jose Agustin Alberdi Astarloa», Ahotsak.com, CC-BY-SA lizentzia
  2. a b c d Juan Luis Zabala, «Bertsolaritzari garai zailean arnasa emana», Berria, 2014-12-16