Edukira joan

Miky Lee

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eliatxo (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:22, 3 otsaila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Miky Lee
Hego Koreako Biltzar Nazionaleko kidea

2012ko maiatzaren 30a - 2016ko maiatzaren 29a
Barrutia: Eunpyeong A (en) Itzuli
Hautetsia: 19th Legislative Assembly (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSeul1958ko apirilaren 8a (66 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Familia
AitaLee Maeng-hee
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSookmyung Women's University (en) Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Seoul National University (en) Itzuli
Fudan Unibertsitatea
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea eta ekoizle exekutiboa
Jasotako sariak
IMDB: nm1642504 Edit the value on Wikidata

Lee Mi-gyeong (koreeraz 이미경, 1958ko apirilaren 8a) Hego Korean lan egiten duen enpresaburu eta zinema ekoizle estatubatuar/korearra da. CJ Group talde mediatikoko presidenteordea da. Bere izen korearraren forma angloarekin ere ezaguna da, Mie Kyung Lee, baina batez ere Miky Lee izenarekin.

Miky Lee Samsung taldeko B.C. Lee fundatzailearen biloba da. CJ taldean hasi aurretik, Samsung America adarreko zuzendari izan zen.

Seulgo Unibertsitate Nazionalean graduatu zen 1981ean. Geroago, Estatu Batuetako Harvard Unibertsitateko Graduate Schoolean ikasten ari zela, Hego Koreari buruzko aurreiritziak zeudela ikusi zuen eta atzerritarrek Koreako kulturaren ezagutza hobea sustatzeko lan egitea erabaki zuen.

1995ean, CheilJedang enpresan sartu zen (gaur egun CJ Group). Urte berean, CheilJedang-ek arrakastaz negoziatu zuen inbertsio bat Hollywood -en DreamWorks ekoiztetxean, eta aldi berean honen produktuak Asian banatzeko eskubideak eskuratzeko lan egin zuen.[1]

Zinema ekoizpen, inbertsio eta banaketaren eremua zabaldu zuen CJ Group.en kudeaketan aktiboki parte hartuz. Mnet musika kateko "Superstar K" programa arrakastatsuaz gain, ekoitzi zuen, eta zuzenean edo zeharka K-pop fenomenoaren zabalkundean parte hartu du[2].

Snowpiercer, The Maiden, Parasite, eta beste film korear arrakastatsuren ekoizpenean parte hartu du[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Miky Lee (Mie Kyung Lee) | Berklee» www.berklee.edu (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  2. (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year? - BBC News» News (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).
  3. (Ingelesez) «Miky Lee» IMDb (Noiz kontsultatua: 2023-02-03).

Kanpoko estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]