Abazenoko gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abazenoko gudua
Siziliar gerren parte bat
Greziar-puniko maskaren nahasketa
DataK.a. 393
LekuaAbazenon, Sizilian
EgoeraEskualdeko aldaketarik ez
EmaitzaGreziar garaipena.
Gudulariak
Sirakusa Kartago
Buruzagiak
Dionisio I.a Sirakusakoa Hannibal Magon
Indarra
Ezezaguna Ezezaguna
Galerak
Ezezaguna 8.000 soldadu

Abazenoko guduan honako hauek parte hartu zuten: Hannibal Magon, kartagotar armadaren buruzagia zena, Sirakusarena, berriz, Dionisio I.a zen. Gudu hau K.a. 393an gertatu zen, Abazeno herriaren ondoan, Siziliako ipar-ekialdean. Dionisio, Sirakusako lurraldeak zabaltzen ari zen sikuloen bizkar eta K.a. 394an Taorminari (kartagotar aliatua) ezarritako setioak porrot egin ondoren, Magonek erabaki zuen Messana inbaditzea. Dena den, kartagotar armadak kale egin zuen greziarren aurrean Abazenoren inguruan eta alde egin behar zuen eskualde punikoetara, Siziliako mendebaldean. Dionisiok ez zituen kartagotarrak eraso egin baina jarraitu zuen haren eragina Siziliako ekialdean hedatzen.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 409an, Kartagok Segesta lagundu zuen Selinonteren kontra. Horrek ahalbideratu zuen Selinonte eta Himeraren arpilaketa. Hori dela eta, Hermokratesek, Sirakusako jeneralak, eraso egin zituen eremu punikoak. Kartagoren errepresalia K.a. 405ean etorri zen, Akragas, Gela eta Camarina sustsitzean. Gatazka bukatu zen bake itun baten sinaduraz. Horren arabera, Siziliako parte handi bat Kartagorentzat izan zen eta Dionisiok Sirakusan agintari jarraituko zuen. Hala ere, K.a. 404-398 artean Sirakusa indartu zenean, Dionisiok Motia hiri feniziarra eraso zuen (K.a. 398) armada sendo batekin: 80.000 infante, 3.000 zaldun, 200 gerra-ontzi eta beste 500 gerrarako makinak eta hornidurak garraiatzeko. Honela hasi zen Kartagoren kontrako lau guduetatik lehena[1]. Motiako setioaren ondoren, Dionisio Sirakusara abiatu zen. Bitartean, K.a. 397an, Himilkon Kartagotik Siziliara heldu zen guda jarraitzekotan, armada indartsu batekin: 50.000 gizonezko, 400 trirreme eta garraioko beste 600 itsasontzi[2]. Himilkonek Motia eraso zuen, non garnizio sikuloa, Bitonen esanetara, oso erraz menperatu baitzuen[3]. Horren ondoren, Segestako setioa altxatu zuen eta Dionisiok Sirakusara alde egin zuen, armada sendoago bati ezin baitzion aurre egin[4]. Himilkon Panornusera itzuli zen, lurralde punikoak gotortu zituen eta Liparira itsasoratu zen 300 gerra-itsasontsirekin eta beste horrenbeste garraiozkoekin. Liparitik 30 talentu zerga moduan jaso ondoren[5], Messinara abiatu zen. Erraza zen hiria konkistatzea eta arpilatzea. Taormina fundatu eta populatu ondoren, kartagotarrak, sikuloen aliatuak, Cataniarantz mugitu ziren[5]. Dionisiok greziar flota mugitu zuen, baina haren anaiaren (Leptines) taktika txarrak egiteagatik izugarrizko porrota jasan zuen[6] Catanian. Erasoak aurrera jarraitu zuen K.a. 397ko udazkenean, Himilkonek berak Sirakusako setioa zuzendu zuenean, baina izurriak kartagotar tropak txikitu zuen. Egoeraz baliatuz, Dionisiok ontziteria punikoa birrindu zuen eta bizirik irten zirenak haien kanpalekuan itxi zituen. Himilkonek, Dionisio erosi eta gero, Afrikarantz abiatu zen kartagotar hiritarrekin. Dionisiok, bitartean, bakarrik utzitako soldaduak esklabo bilakatu zituen.

Sizilia K.a. 396-393 artean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Siziliako hiri grekoak, K.a. 405tik Kartagoko zergadunak zirenak, K.a. 398an matxinatu ziren, sikano, sikulo eta Dionisiorekin bat eginez Motiaren kontra. Hala ere, K.a. 396an egoera aldatu zen: Cataniako porrotaren ostean, greziar soldaduak etxera itzuli ziren Dionisiok nahiago zuelako Sirakusan setioa jasatea zelai beteko bataila aurkeztea baino. Sikuloak, ere, Dionisioren kontra jartzean, soldaduak bidali zizkioten Himilkoni K.a. 397ko Sirakusako setioan.

Kartago arazoz beteta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himilkon Kartagora itzuli izana Dionisioren eskuetan tropak abandonatuz, ez zen kartagotar hiritarren gustukoa ezta haien aliatuena ere. Nahiz eta 104ko Kontseiluak ez zuen Himilkon gurutziltzatu irabazitako buruzagiekin egiten zuten moduan, Himilkonek erabaki zuen bere burua zigortzea: berak jendearen aurrean porrotaren ardura osoa hartu zuen; tenplu guztiak bisitatu zituen haren salbazioaz erregutzeko; azkenean etxeko ateak eta leihoak adreiluz itxi zituen goseak jota hil arte[7]. Jainkoen haserreak jarraitzen zuen, Afrikan hedatu zen izurri batek kartagotar armada ahuldu zuelako. Gainera, libiarrek, sutan zeudenek herrikideak Sizilian bakarrik lagatzeagatik, 70.000 gizonezkoen armada bat antolatu zuten Kartago setiatzeko. Magon, Cataniaren garailea, agintean jarri zuten. Arazoa zen armada puniko iraunkorrak Sizilian jarraitzen zuela eta beste berri bat errekrutazeak beta hartzeaz gain,[8] garestia izango zela. Orduan, hiritarrak erabili zituen harresiak defendatzeko. Bitartean, itsasontzi punikoek hiria hornitzen zuten libiarrek ez zutelako ontzidirik Kartagoko flotari aurre egiteko. Magonek eroskeria erabili zuen matxinatuak ahultzeko[7].

Magon Sizilian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magon, Kartago segurtatu ondoren, Siziliarantz abiatu zen, Sirakusako inbasioa beti agerian zegoelako. Gainera, Dionisiok Solus hiri punikoa arpilatu zuen K.a. 396an. Kartagok ezin zion Magoni armada gehiago eman, beraz, konpondu beharko zen Himilkonek utzitako garnizioarekin eta Sizilian errekrutatu ahal zituen indarrekin[9]. Kartagotarrek lasaitua hartu zuten Dionisiok, haiek Sirakusan jasandako porrotaren ostean, eremu punikoak eraso ez zituenean. Magonek, aldiz, egoera ezinhobea gozatzen zuen, alde batetik elimoak Kartagorekin leialak ziren, bestetik, Siziliako greziarrak eta sikanoak ez ziren mehatxu bat eta, azkenean, sikuloek ez zuten jarrera oldarkorra adierazten. Magon saiatu zen K.a. 405eko konkistak indarrez ez berreskuratzen, alderantziz, elkartasunezko eta adiskidetasunezko politika abian jarri zuen greziarrekin, sikanoekin, elimoekin eta sikuloekin, kontuan hartu gabe Kartagorekin aurretiaz izandako jarreraz[10]. Greziar askok, Dionisioren indarkeria jasan zutenez, (Naxos, Lentini, Catania suntsituak izan ziren eta haien populazioa erbesteraturik) nahiago zuten Kartagoren menpekoak izan[11]. Kartagotarrek Akragastik, Gelatik eta Camarinatik Dionisioren erruz ihes egin zuten greziarrei aukera eman zien galdutako eskatzeko[12]. Orain adiskidetasunezko politika honekin, sikuloek, sikanoek eta beste greziarrek onartu zuen kartagotar lurraldeetan finkatzea. Magonek, Dionisiok mehatxatzen zituen tribu sikuloekin aliantzak egin zituen. Zenbait greziar hiri -K.a. 398ko gerratik kartagotarrak egotzi zituztenak- orain Sirakusaren aldeko posizio batetik beste neutral batera mugitu ziren, Dionisioren beldur edo Magonen politikarengatik[13]. Politika baketsu hau bukatu zen Dionisiok Taormina eraso zuenean K.a. 394an.

Gerraren hasiera: Dionisioren jarduerak (K.a. 396-393)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartagotarren porrota Sirakusako K.a. 396ko setioaren ondoren, Dionisiok ez zituen zuzenean lurralde punikoak eraso egin, ezta bake-itun formala sinatu ere. Arrazoia izango zen, guda garestia izan zenez, dirurik gabe egotea, honi gehitzen zitzaion mertzenarioen matxinada. Dionisio beldur zen Kartagoren amaierak bere amaiera ez ote zuen ekarriko[14]. Sirakusa segurtatu eta mertzenarioak Lentinin ezarri ondoren, (edo mertzenarioak erail, ziria sartu zienean esatean Lentinin kokatuko zituela)[15], Dionisiok tinkatu zuen bere posizioa Siziliako ekialdean.

Greziarren birpopulaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartagok Messina suntsitu ondoren, Reggiok, Dionisiorekin etsaitutako hiriak, itsasartea kontrolatu zuen eta Kartagorekin aliatu zen Sirakusari iparraldetik mehatxatzeko. Dionisiok birpopulatu zuen Messina Italiako Lorzi eta Medma kolonoekin eta beste gutxi batzuk birrindutako Messanatik, (hauek beranduago, Tindarisen ezarriko ziren Espartak uko egin zuenean antzinako Meseneko biztanleak Messinan kokatzea. Tindaris izan zen Dionisiok sorturako hiri berri bat. Tiranoak Abazenoko sikuloak behartu zituen Tindaris hiriari lurra ematera. Messina eta Tindaris fundazioek lagundu zuten Siziliako ipar-ekialdea ziurtatzeko. Reggion pentsatu zutenez Dionisiok Messina erabili zezakeela operazio-base gisa, Milae sortu zuten Messina eta Tindaris artean, hiria populatuz Nasoxko eta Cataniako errefuxiatuekin[16].

Sikuloen kanpainak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abazeno ez zen izan Dionisioren sikuloen arteko biktima bakarra, Esmeneo (kokapen zehatza ezezaguna da) eta Morgantina eraso eta hartu zituen ere. Denbora berean, Solus hiru punikoa eta Zefaledio sikuloa traizionatu zituen. Hiri horietako harrapakinak Dionisioren kutxak bete zituen. Hurrengoan, Enna arpilatu zuen. Dionisiok ez zuen Agiris, Agirako tiranoa, haserrearazi nahi, Sizilian Dionisioren ondoren indartsuena zelako[16]. Geroago, Agira, Herbita, Assoro eta Herbesoekin aliatu zen[17]. K.a. 394an, messinarrek Reggioko eraso bat atzera bota eta gero, Milae hiriaz jabetu ziren. Dionisio Taorminari setio jarri zion urte horretako neguan, baina hiriko sikuloek atzera bota zuten gaueko eraso bat, Dionisiori setioa jasoaraziz[16].

Siziliako kulturak (K. a. 431)

Etsaien armada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himilkonek, K.a. 397an, 50.000 gizon ekarri zituen Siziliara 400 trirremetan eta 600 garraiatzekoetan[2]. Armada gehiena Sirakusan suntsitu zen baina Magonek, K. a. 393an, ekarritakoa ezezaguna da. Dionisiok 30.000 oinezko, 3.000 zaldun eta 189 bost arraun lerroko itsasontzi zituen Catanian, Sirakusan, agian, 110 itsasontzi, baina armadari dagokionez, murriztu zen siziliar greziarren eta sikuloen desertzioengatik. Ez dago jakiterik zenbatekoa zen Taorminako kopuru zehatza.

Kartagotar kohorteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Libiarrek infanteria arina eta astuna osatzen zuten, armadaren unitate disziplinatuenak izanik. Infanteria astunak borroka egiten zuen formazio itxian, ezpata luzeekin eta ezkutu biribilekin hornaturik eta defentsarako kaskoak eta lihozko korazak zeramatzaten. Infanteria arinak xabalinak eta ezkutu txikiak zituen, iberiar infanteria arinak bezala. Hauek tunika zuriak janzten zituzten, purpurazko ertzak zeramatzenak, eta burua babesteko larruzko txanoak. Infanteria astunak falange trinkoan borroka egiten zuen, haien armamentua honako hau izanik: jaurtitzeko lantzak, gorputz-luzerako ezkutuak eta ezpata laburrak, baina oso oldarkorrak[18]. Campanian eta Sardinian infanteria sikuloak eta Galiakoak borroka egiten zuten haien armekin[19], baina askotan Kartagok hornitzen zituen. Sikuloek eta beste siziliarrek, greziarren mertzenarioak zirenean, greziar hopliten janzkera zuten. Kartagok garai honetan ez zituen elefanterik erabiltzen baina libiarrek kartagotarrei lau zaldietako gerra-gurdi gehienak ekartzen zizkieten[20]. Libiarrek, kartagotar hiritarrek eta libiaren aldeko feniziarrek zalditeria disziplinatua eta ondo prestatuta zuten, jaurtitzeko lantzekin eta ezkutu biribilekin horniturik. Numidiar zalditeria arinak xabalina sorta bat zituen eta bridarik edo zelarik gabeko zaldien gainean zeuden. Iberiarrek eta galiarrek ere zalditeria zekarten. Magonen armadan ez dira gerra-gurdiak aipatzen. Kartagotar buruzagiek armadan agintzen zuten, nahiz eta zenbait unitatetan haien buruzagiei jaramon egiten zieten.

Greziar indarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziar armadaren zutabe nagusiak hoplitak ziren, hiritarrez osaturik, baina Dionisiok Italiatik eta Greziatik mertzenarioak alokatzen zituen. Sikuloek eta beste jatorrizko siziliarrek armadan lan egiten zuten hoplitak edo peltastak moduan, eta Campaniako soldaduak, samnitak edo etruriar gisa horniturik zeuden. Falangea armadaren formaziorik ohikoena zen. Zalditeria hiritar aberatsen artean errekrutatzen zen, mertzenarioak, berriz, kontratatzen ziren.

Kartagotar kanpainia (K.a. 393)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada antolatzeak denbora luze zeramanez, Magonek ez zituen Afrikako errefortzuak itxaron. Hura Sizilian ahalik eta indar gehienak bildu ondoren, Messinarantz abiatu zen. Hiri honek Dionisioren aldekoak kanporatu zituen Taorminako hondamendiaren ostean[21]. Gauza bera gertatu zenez Agrigenton, eskualde horretako arriskua txikiagoa zen K. a. 396an baino. Ez dakigu zein izan zen Magonen ontziteriaren lana edo zer bide hartu zuen Messinara joateko, baina litekeena da kartagotar armada kostaldearen ondoan joatea, sikuloek, Dionisioren aliatuek, erdialdeko Sizilia kontrolatzen zutelako.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kartagotar armada Abazeno eskualdera heldu zen Messinatik itzultzen zirenean eta hiriaren ondoan kanpatu zen hiriko sikulo horiek kartagotarren aliatuak baitziren. Dionisio saiatzean kartagotarren bidea mozten, gudu bat gertatu zen. Horren ondorioz, kartagotarrak menperatuak izan ziren, 8.000 soldadu galdu zituztelarik[22] eta bizirik irten zirenek Abazenon bilatu zuten babesa. Dionisiok hiria setiatu barik, Sirakusara itzuli zen. Horrek ahalbideratu zion Magoni Siziliako mendebaldera itzultzea.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porrotak ez zituen ahuldu kartagotarrak Sizilian, baina Dionisiok, garaipenaren ostean, ez zituen hauen aliatuak eraso egin. Etenak denbora eman zion Kartagori indar gehiago biltzeko eta Magoni sikuloak erasotzeko. Kartagotarrek erabaki zuten Siziliako erdialdea erasotzea, hango sikuloak Dionisioren aliatuak zirelako, horrek Krisako gudua eragin zuen K.a. 392an. Horren ostean, bake itun bat sinatu zen, K.a. 383 arte iraun zuena, Dionisiok kartagotar eskualdeak berriro eraso zituenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. CHURCH, Alfred J., Carthage, 47. orria
  2. a b CAVEN, Brian, Dionysius I, 107 orria.
  3. Diodoro Sikulo: X. IV. 55
  4. KERN, Paul B.: Ancient Siege Warfare, 183 orria.
  5. a b FREEMAN, Edward A.: Sicily, 173 orria.
  6. CHURCH, Alfred J.: Carthage, 53-54 orr.
  7. a b CHURCH, Alfred J.: Carthage, 53, 54 orr.
  8. Himilkonen abandonatzeak susmo txarrak sortuko zituen mertzenarioen artean.
  9. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, IV. bolumena, 169 orria.
  10. Diodoro Sikulo: X. IV. 90.
  11. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, IV. bolumena, 58-59 orriak.
  12. Diododo Sikulo: X. IV. 41.
  13. Diododo Sikulo: X. IV. 88.
  14. FREEMAN, Edward A.: History of Sicily, IV. bolumena, 149-151 orriak.
  15. Polieno: V. 2. 1.
  16. a b c Diodoro Sikulo: X. IV. 88.
  17. Diodoro Sikulo: X. IV. 78.
  18. GOLDSWORTHY, Adrian, The fall of Carthage, 32 orria, {{ISBN|0-253-33546-9}}.
  19. MAKROE, Glenn E.:, Phoenicians, 84-86 orriak, {{ISBN|0-520-22614-3}}
  20. WARRY, John (1993): Warfare in the Classical World, 98-99 orriak.
  21. Diodoro Sikulo: X. IV. 88
  22. Diodoro Sikulo: X. IV. 90

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • CHURCH, Alfred J. (1886): Carthage, (4. argitalpena.). T. Fisher Unwin. 
  • FREEMAN, Edward A. (1892): Sicily: Phoenician, Greek & Roman, 3. argitalpena. T. Fisher Unwin. 
  • FREEMAN, Edward A. (1894): History of Sicily, IV. Oxford University Press. 
  • KERN, Paul B. (1999): Ancient Siege Warfare. Indiana University Publishers. ISBN 0-253-33546-9
  • WARRY, John (1993) [1980]. Warfare in The Classical World: An Illustrated Encyclopedia of Weapons, Warriors and Warfare in the Ancient Civilisations of Greece and Rome. New York: Barnes & Noble. ISBN 1-56619-463-6
  • BAKER, G. P. (1999): Hannibal, Cooper Square Press. ISBN 0-8154-1005-0
  • BATH, Tony (1992): Hannibal's Campaigns, Barnes & Noble. ISBN 0-88029-817-0
  • LANCEL, Serge (1997): Carthage: A History. Blackwell Publishers. ISBN 1-57718-103-4

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]