Aizkorri-Aratz

Koordenatuak: 42°57′38″N 2°23′02″W / 42.9604947°N 2.384009°W / 42.9604947; -2.384009
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aizkorri-Aratz
Datu orokorrak
Mendirik altuenaAitxuri
Garaiera1.551 m
Motamendigune
Geografia
Map
Koordenatuak42°57′38″N 2°23′02″W / 42.9604947°N 2.384009°W / 42.9604947; -2.384009
MendikateaEuskal Herriko arkua
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Aizkorri-Aratz Araba eta Gipuzkoa arteko mendigune bat da, bereizten diren bost mendilerrok osatua: Altzania, Aizkorri, Urkilla, Elgea eta Zaraia. Aizkorri-Arazko mendi altuena Aitxuri da (1.551 m); EAEko mendirik altuena ere bada.

Aizkorri-Aratz mendigune karstikoak Aretxabaleta, Asparrena, Donemiliaga, Eskoriatza, Legazpi, Oñati, Zegama, Zerain eta Zalduondo udalerriak barne hartzen ditu.

Aizkorri-Arazko natura parkeak babesten du mendigunearen zati handi bat. Aizkorri-Aratzen, turismoa, basogintza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak, eta zenbait erakunde ere badira, toki-entitateek basoak batera erabiltzen dituztela zaintzeko.

Antolatutako aldea Euskal Herrian Atlantikoko eta Mediterraneoko urak bereizten dituen banalerroko basoetan kokatzen da. Banalerro hau zona horretan nagusi diren ipar-mendebaldeko haizeek topatzen duten hesi orografiko garrantzitsuena da. Hala ere, antzeko altuera duten beste mendigune batzuen (hots, Durangaldearen) haizebera dagoenez, prezipitazioak ez dira pentsa dezakegun bezain ugariak.

Euskal Herriko mapa geologikoa

Mendilerroak

Aizkorri-Aratzeko mendigunea dauden mendilerroen zerrenda:

  1. Aizkorriko mendilerroa (Aloña)
  2. Altzaniako mendilerroa
  3. Elgeako mendilerroa
  4. Urkilla mendilerroa
  5. Zaraiako mendilerroa

Ikus, gainera

Kanpo estekak