Alexander Nikolaievitx Scriabin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alexander Nikolaievitx Scriabin
Skrjabin Alexander.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1872ko urtarrilaren 6a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
Heriotza Mosku1915eko apirilaren 27a (43 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (Septizemia)
Familia
Ezkontidea(k) Tatiana Schlözer
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Moskuko kontserbatorioa
Hizkuntzak errusiera
Irakaslea(k) Nikolai Zverev
Vasily Safonov
Anton Arensky
Sergei Taneiev
Ikaslea(k) Alfred La Liberté
Lanbidea
Lanbidea musikagilea, piano-jotzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Moskuko kontserbatorioa
Mugimendua Russian symbolisma
Genero artistikoa Sinbolismoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0780099

Alexander Nikolaievitx Scriabin (Mosku, 1872ko urtarrilaren 6agreg./1871ko abenduaren 25ajul. - Mosku, 1915eko apirilaren 27agreg./apirilaren 14ajul.) errusiar pianista eta musikagilea izan zen.

1882-1892 urteetan egin zituen musika-ikasketak, Moskuko kontserbatorioan, V.I. Safonov, S.I. Taneiev eta A.S. Arenskirekin. Pianista ospetsu bihurtu zen, eta kontzertuak eman zituen Errusian, Suitzan, Holandan, Belgikan eta Frantzian, berak idatzitako lanak aurkezteko batez ere. 1898-1903 urte-bitartean Moskuko kontserbatorioan pianoa irakatsi ondoren, atzerrian bizi izan zen 1909 arte, lehenbizi Suitzan eta gero Belgikan. Garai hartan musika idatzi zuen, batez ere, eta noizean behin kontzertuak eman zituen. 1910. urtean Errusiara itzuli zen. Scriabinek estetika, erlijioa eta kosmogonia bateratzen zituen teosofia-gogoetak azaldu nahi izan zituen bere musikarekin. Pianorako lan miresgarriak idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexander Nikolaievitx Scriabin Aldatu lotura Wikidatan