Alfreda Markowska

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alfreda Markowska

Bizitza
JaiotzaGalitzia1926ko maiatzaren 10a
Herrialdea Polonia
Talde etnikoaRomani people in Poland (en) Itzuli
HeriotzaGorzów Wielkopolski2021eko urtarrilaren 30a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak

Alfreda Noncia Markowska (1926ko maiatzaren 10a2021eko urtarrilaren 30a) Poloniako emakume ijito bat izan zen, Bigarren Mundu Gerran zehar berrogeita hamar bat haur judu eta ijito salbatu zituen Holokaustoan eta Porraimosen genozidioan hiltzetik.[1]

Alfreda Markowska Lech Kaczyńskik-k, orduko Poloniako presidentea, Berrezarritako Poloniako Ordenaren sari banaketan

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markowska Poloniako Bigarren Errepublikako Kresy eskualdeko Stanisławów eremu batean ibiltzen zen ijito talde batean jaio zen. 1939an Alemaniak Polonia inbaditu zuenean bera Lviven zegoen. Ondoren, Sobietar Batasunak Polonia ere inbaditu zuenean, Joseph Stalinen eta Adolf Hitlerren arteko Molotov-Ribbentrop itunaren baitan, Markowska eta bere taldea alemaniarrek okupatutako Poloniara joan zen. 1941ean, Biała Podlaska inguruko sarraski batean alemaniarrek bere familiako kide guztiak (65 eta 85 pertsona artean) erail zituzten, gurasoak eta anai-arrebak barne, bera izan zen bizirik atera zen bakarra.[2]

Hainbat egun eman zituen bertako basoan bere familiaren hobi komunaren bila. Ondoren, Rozwadów aldera egin zuen eta 1942an, 16 urte zituela, ezkondu zen. Senarrarekin Stanisławów-en zegoela Ukrainako Poliziak kaleko sarekada batean harrapatu zituen, eta alemaniarren esku utzi zituen, baina bikoteak ihes egitea lortu zuen. Ondoren, Lublin, Łódź eta Bełżec-eko ijitoen ghettoetara joan behar izan zuten, baina haietatik ere ihes egin zuten, Rozwadów-en kokatuz, non alemaniarrek ijitoentzako lan-esparru bat antolatu zuten.[3]

Rozwadów-eko burdinbidean kontratatu zuten eta lan-baimenari (Kennkarte) esker, atxiloketa gehiagoren aurkako babesa lortu zuen. Juduak eta ijitoak, batez ere haurrak, nazien esku hiltzetik salbatzera dedikatu zen. Juduen edo ijitoen kontrako sarraskiak egiten ari ziren tokietara bidaiatu eta bizirik ateratakoak bilatu, bere etxera eraman, ezkutatu eta dokumentu faltsuak lortzen laguntzen zien. Horrela, 50 bat haur salbatu zituela kalkulatzen da.[3][4] Urte batzuk geroago, itaun zioten hori egitearen beldur ez ote zen, eta berak gerra bera gainditzea espero ez zuela erantzun zuen, beraz, beldurra ez zela arazorik izan.[5]

1944an, sobietarrek eremua askatu zuten. Armada Gorriak ijitoak indarrez erreklutatzeko politika dela eta, Markowskak bere senarrarekin eta salbatu zituen haur batzuekin batera (sobietar soldaduetatik ihes egiten saiatu ziren alemaniar haur batzuek barne) mendebaldera ihes egin zuen, lehenik Polonia erdialdera eta gero, gaur egungo mendebaldeko Poloniako " Berreskuratutako Lurraldeak" deiturikoetara.[3]

Gerra ostean, Poloniako Herri Errepublikako agintari komunistek ijitoak euren bizimodu tradizionala uztera behartzeko kanpaina hasi zuten. Ondorioz, bera eta bere familia Poznań inguruan bizi izan ziren lehenik, Przeźmierowo-n[6] eta geroago, senarra hil ondoren, Gorzów Wielkopolski -n.[5] Markowska 2021eko urtarrilaren 30ean hil zen, 94 urte zituela.[7]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006ko urrian, Alfreda Markowska-k Berrezarritako Poloniaren Ordenaren Izarra duen Komandantearen Gurutzea eman zioten Bigarren Mundu Gerran haur judu eta ijitoak salbatzeagatik. Garai hartan, orduko Poloniako presidenteak, Lech Kaczyńskik, goraipatu zuen "bere ezohiko heroismoagatik eta ausardiagatik, giza bizitzak salbatzeko bere aparteko merituagatik". [8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «101 mujeres gitanas pa’ construir tu feminismo» pikara magazine 2021-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  2. (Gaztelaniaz) «75 años del samudaripen, el genocidio antigitano en Europa» AraInfo · Diario Libre d'Aragón 2019-07-27 (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  3. a b c Gierliński, K.. (October 2006). «Piękne życie Alfredy Markowskiej» Romano Atmo (5): 10–11..
  4. «Las valientes mujeres que condenaron a los nazis responsables del genocidio gitano» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
  5. a b Szabłowski, Witold. (8 April 2013). Alfreda Markowska zwana Nońcią. , 1–3 or..
  6. «Wyborcza.pl» www.wysokieobcasy.pl.
  7. «Nie żyje babcia Nońcia» www.radiogorzow.pl.
  8. Caban, Agnieszka Mirosława. Alfreda Markowska: Bohaterka trzech narodów (A Heroine of Three Nations). Panorama Kultur.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]