Zerrenda:Andoaindar ospetsuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andoaindar ospetsuen zerrenda» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

Andoaindar ezagunen zerrenda:

XVII. mendekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Karmelo Balda (1897-1963): pilota jokalaria (palaria) eta Nazioarteko Eskupilota Federakuntzaren lehendakari-sortzailea izan zen.
  • Patxi Etxeberria (1900-1989): apaiz jesuita eta euskal idazlea.
  • Martin Ugalde (1921-2004): idazle, kazetari eta euskal kulturaren sustatzaile ospetsua. Bere omenez, "Martin Ugalde ipuin lehiaketa" ospatzen da, eta Andoaingo kale batek bere izena darama, Kultur Parkeaz gain. Kultur parke horretan dago besteak beste "Berria" euskal egunkariaren egoitza nagusia.
  • Rikardo Arregi (1942-1969): Euskaltzain eta kazetari garrantzitsua. Bere omenez, Andoaingo kale batek bere izena darama eta "Rikardo Arregi kazetaritza saria" banatzen da.
  • Joseba Arregi (1946-): Eusko Jaurlaritzan kultura sailburua izan zen. EAJ utzi ondoren, Aldaketa kultura elkarte politikoa sortu zuen, nazionalismo gobernatzailea kritikatzen duelarik.
  • Jose Ramon Esnaola (1946-): futboleko atezaina 1960ko, 1970eko eta 1980ko hamarkadetan.
  • Pello Artola (1948-): futboleko atezaina 1970eko eta 1980ko hamarkadetan.
  • Pello Esnal (1950-): Euskal idazlea.
  • Joseba Egibar (1959-): EAJko kidea.
  • Pello Irazu (1963-): Eskultorea.
  • Anjel Alkain (1966-): telebista eta zinema aktorea.
  • Mikel Loinaz (1967-): futbolaria.
  • Mikel Abrego (1970-): BAP!!, Negu Gorriak, Nación Reixa, Parafünk edo Inoren Ero Ni taldeetako kidea da.
  • Aitor Mendiluze (1975-): Gipuzkoako Bertsolari txapelduna 1995 eta 2007an.
  • Mikel Moreno (1982-): Kauta taldeko abeslari, konpositore eta gitarra jotzailea.