Jan Fischer
Itxura
Jan Fischer (Praga, 1951ko urtarrilaren 2a) txekiar politikaria da. Txekiako lehen ministroa izan zen 2009tik 2010era.
Aita judua eta ama katolikoa dituen semea, bere burua judu gisa identifikatzen du. Pragako Unibertsitatean estatistika eta ekonometria ikasketak egin zituen. 1980tik 1989ra Txekoslovakiako Alderdi Komunistako kide izan zen.
Txekoslovakiako dibisioaren ondoren, Txekiar Estatistika Bulegoan lan egin zuen. Mirek Topolánek lehen ministroak 2009ko apirilean konfiantzazko boto bat galdu ondoren, Fischerrek jarduneko gobernu bat zuzentzeko enkargua jaso zuen. 2010eko uztailean Petr Nečasek ordezkatu zuen.