Futbolaritzat, 2004anUrrezko Baloia lortu zuen, eta aurreko urtean UEFAko Txapeldunen Liga eskuratu zuen AC Milanekin. Honekin batera hainbat liga eta kopa tituluak lortu ditu Ukraina, Italia eta Ingalaterran. Halaber, Europako klub txapelketen historian, guztira 67 gol eginda, gol gehien egin duten futbolarien artean hirugarrena da, Filippo Inzaghiren eta Raúl Gonzálezen ondoren.
Gainera, Ukrainako selekzio nazionalarekin final-laurdenetara iritsi zen 2006ko Munduko Futbol Txapelketan, hau da, bere herrialdeko taldeak jokatutako lehenengo munduko txapelketan.