Lev Yashin

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lev Yashin
Lev Yashin.jpg
Bizitza
Jaiotza Mosku1929ko urriaren 22a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1990eko martxoaren 20a (60 urte)
Hobiratze lekua Vagankovo Cemetery
Heriotza modua berezko heriotza
Hezkuntza
Heziketa Russian State University of Physical Culture, Sport, Youth and Tourism
Lanbidea
Lanbidea futbolaria eta izotz-hockeyko jokalaria
Posizio edo espezialitatea futbol atezaina
goaltenderra
Pisua 82 kilogramo
Altuera 189 zentimetro
Jasotako sariak
Izengoitia(k) La araña negra
Sinesmenak
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Lev Ivánovich Yashin (errusieraz: Лев Ива́нович Я́шин; Mosku, 1929ko urriaren 22a - ibidem, 1990eko martxoaren 20a) sobietar futbol atezaina izan zen, batzuentzat Eduard Streltsov futbolariarekin batera Errusiako garai guztietako futbolaririk onena izan omen zen. Askok futbolaren historiako atezainik hoberentzat dute, zaletuen artean "Armiarma Beltza" ezizenez ezaguna zelarik.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan, izotz hockeyan ala futbolean aritzeko zalantzak izan bazituen ere, azkenean, 1951n, futbolari ekitea aukeratu zuen, eta Armada Gorriaren futbol taldean sartu zen, Moskuko Dynamon. Bertan 1972 arte jokatu zuen atezain gisa. Sobietar Batasuneko selekzioarekin 1956ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, eta 1960an selekzio nazionalen Europako Kopako txapeldun izan zen. Horiez gainera, 1958, 1962 eta 1966ko mundu txapelketetan finalak jokatzera iritsi zen, eta hiruretan atezainik onenaren titulua eskuratu zuen. 1954 eta 1970. urteen bitartean, munduko futbolaririk hoberentzat hartu zuten bere espezialitatean, eta Leninen Ordena izeneko saria eman zioten bere sorterrian 1960. urtean. Bizitzako azken urteetan, gaixotasun larri baten ondorioz hanka galdu eta hil zen arte, Sobiet Goreneko diputatu gonbidatua izan zen. Pantera beltza esan ohi zioten bere janzkeragatik.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Herrialdea Urtea
FC Dinamo Mosku SESBeko futbol selekzio nazionala 19491971

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lev Yashin Aldatu lotura Wikidatan