Edukira joan

Anguiano

Koordenatuak: 42°15′40″N 2°45′50″W / 42.261111111111°N 2.7638888888889°W / 42.261111111111; -2.7638888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Anguiano
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaGerardo Sobron Almoguera (en) Itzuli
Izen ofizialaAnguiano
Posta kodea26322
INEk ezarritako kodea26014
HerriburuaAnguiano
Geografia
Koordenatuak42°15′40″N 2°45′50″W / 42.261111111111°N 2.7638888888889°W / 42.261111111111; -2.7638888888889
Map
Azalera91 km²
Altuera663 m
MugakideakBrieva de Cameros, Ventrosa, Viniegra de Abajo, Mansilla de la Sierra, Donemiliaga Kukula, Tobía, Matute, Bobadilla, Pedroso, Torrecilla en Cameros, Nieva de Cameros eta El Rasillo de Cameros
Demografia
Biztanleria499 (2023)
−25 (2022)
alt_left 215 (%43,1) (%56,5) 282 alt_right
Dentsitatea5 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraIX. mendea
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
ayuntamientodeanguiano.org

Anguiano Errioxako udalerria da, 2020an 494 biztanle zituena.

Trikimakoen dantzagatik ezaguna da, Errioxako floklore-tradizio zaharrenetakoa omen dena. Uztailean eta irailean egiten da urtero. Valvanerako monasterioa Anguianon dago. Valvanerako Andre Maria da Errioxako patroia.

Najerilla ibaiaren haranean kokaturik dago 663 metrotako altueran. Harana estua da eta horma garai bertikalak ditu Anguianoko udalerrian. Kareharrizko eremua denez leizeak ere ugariak dira[1].

Hiru auzotan banatzen da, Mediavilla, Eras eta Cuevas. Mediavilla da handiena eta bertan daude udaletxea, San Andres eliza eta hainbat etxe noble. Eras nekazal eta abeltzain auzoa da eta bertan daude herriko lastotegiak. Azkenik Cuevas abeltzainen auzoa da San Pedro eliza dago[2].

XI. mendean aipatzen da aurreneko aldiz, Anguidano izenarekin, Naiarako foruan hain zuzen ere. 1092an Anguiano izena aipatzen da Alfontso VI.a Gaztelakoak Valvanerako monasterioari Anguianoko landa lurrak ematen dizkiola esanez.

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeltzaintza da jarduera ekonomiko nagusia. Herria inguratzen duten landetan abelgorriak, ardiak, ahuntzak eta zaldiak ikusten dira. Turismo zerbitzuak ere baditu, ostalaritzaz gain artisautza dendak ere ugari dira[1].

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Andres parrokia: 1546an Juan Pérez de Solartek hasi zuen eraikuntza. Hiru habearte ditu oinplano errektangularrean. Erretaula nagusia 1672-1686 artean eraiki zuen Diego de Ichaso Eztala Urrutiak.
  • San Pedro de Cuevas eliza (XV-XVI. mendeak)
  • Valvanerako monasterioa (X. mendekoa):[3] Anguianoko udalerrian dago, herritik 17 kilometrotara.
  • Dantzarien malda.

Trikimakoen dantza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Trikimakoen dantzariak maldan behera.

Anguianoko ospakizun ezagunena Trikimakoen dantza da (gaztelaniaz: Danza de los zancos de Anguiano). 45 cm-ko pago egurrez egindako trikomakotan dabiltzan dantzariek eliza aurrean dantza egin eta maldan behera biraka jaisten dira[4]. Uztailaren 21, 22 eta 23an izaten da bai eta iraileko azken asteburuan ere.

Badirudi elurte handiak izaten zirela Anguiano inguruan eta trikomako horiek erabiltzen zituztela alde batetik bestera joateko. Ez da ezaguna zergatik hasi ziren dantza hori egiten baina aurreneko aipamen idatzia 1603koa da[4].

Herriko kirol taldea Club Deportivo Anguiano da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Anguiano: Cómo es Anguiano» www.ayuntamientodeanguiano.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Anguiano - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Monasterio de Nuestra Señora de Valvanera - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).
  4. a b Txantiloi:Es-GT «Danzadores Anguiano | Cultura y Tradiciones | Guía accesibilidad La Rioja» La Rioja Sin Barreras (Noiz kontsultatua: 2021-09-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]