Tricio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tricio
Espainiako udalerria
Tricio - 2778998.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
Izen ofizialaTricio
Posta kodea26312
INEk ezarritako kodea26157
HerriburuaTricio
Geografia
Koordenatuak42°24′04″N 2°43′08″W / 42.401111111111°N 2.7188888888889°W / 42.401111111111; -2.718888888888942°24′04″N 2°43′08″W / 42.401111111111°N 2.7188888888889°W / 42.401111111111; -2.7188888888889
Tricio - La Rioja (Spain) - Municipality Map.svg
Azalera6 km²
Altuera563 m
MugakideakAlesón, Manjarrés, Arenzana de Arriba, Arenzana de Abajo eta Naiara
Demografia
Biztanleria374 (2020)
Red Arrow Down.svg−6 (2019)
alt_left 198 (%52.9)182 (%48.7) alt_right
Dentsitatea62,33 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO

Tricio Errioxako iparraldeko udalerri bat da, 2005ean 437 biztanle zituena. Antzina erromatarrek Tritium Magallum sortu zuten, beroien hiri baten gainean, eta eltzegintza ekoizpen zentru garrantzitsua izan zen[1].

Sinboloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricioren sinboloa barraskiloa da[2] eta triciotarren ezizena caralolero/a da. 1987tik aurrera barraskilo lasterketa ere egiten da herriko jaietan[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Naiarako eskualdean kokaturik dago, Najerilla haranaren behealdeko eskuineko ibaiertzean. 563 metrotako altueran kokaturik dago[4].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apiano erromatar historialariak K.a.154. urtean tritiotar leinua aipatu zuen eta hori da aurreneko erreferentzia. Klaudio Ptolomeok II. mendean Tritium Megalon ("Tritium Handia") aipatu zuen, hiriaren garrantzia arrgi utziz. Antoninoren Ibilbidea dokumentuan ere agertzen da III. mendean, Zaragoza eta Astorga arteko bidean.

Tritium Magallum terra sigillata eltzegintzagatik izan zen garrantzitsua, Hispaniako ekoizpengune garrantzitsua izanik. Legio VII Gemina Felix-ek destakamendu bat zuen hirian[5] eta tamaina handiko tenplo monumental bat ere izan zuen. Tenplu horretako zutabeak Santa María de Arcos basilikan berrerabili ziren V. mendean[6]. Grammatica-ko Schola publikoa ere bazuen eta irakasleak 1.100 denario kobratzen zituen.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

V. mendean Calahorrako apezpikuaren alde egin zuen Triciok Hilario aita santuaren aurrean.

928. urtean Toda Iruñeako erreginak herriko villa baten donazioa aipatu zuen eta Antso III.a Gartzeitz erregeak Naiarako foruan sartu zuen. 1073an Antso Peñalengoak Tricioko hainbat jauregi Donemiliagako monasterioari itzuli zizkion.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filipe IV.a Espainiakoak villa izendatu zuen 1658an baina beranduago Naiarako dukeek agindu zuten bertan.

1790 eta 1801 artean Ilustrazio garaiko Real Sociedad Económica de La Rioja elkartean sartu zen[7]. 1833ko urriaren 6an Santos Ladrón de Cegama generalak Karlos Maria Isidro Borboikoa errege izendatu zuen Tricion eta Lehen Karlistaldia abiatu zen.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricioar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Errioxako Autonomia Erkidegoa
Artikulu hau Errioxako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. [http://www.vallenajerilla.com/pueblos/tricio/tritium.htm «TRITIUM� MAGALLUM»] www.vallenajerilla.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  2. (Gaztelaniaz) «Tricio - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Medio centenar de caracoles compiten en Tricio (La Rioja), con marcas bajas» La Vanguardia 2019-08-25 (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  4. (Gaztelaniaz) «Tricio - Destino» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  5. NAVARRO CABALLERO, MILAGROS. (1989-1990). Una guarnición de la legión VII Gémina en Tritium Magallum. Caesaraugusta Nº 66-67, 217-226 or. ISBN 0007-9502..
  6. (Gaztelaniaz) Ramos, Javier. «Tricio: fábrica de cerámicas de Roma» www.lugaresconhistoria.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  7. «Sociedad económica de La Rioja Castellana - Mapa 1801 - bermemar» www.bermemar.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).