Edukira joan

Cenicero

Koordenatuak: 42°28′52″N 2°38′29″W / 42.481111111111°N 2.6413888888889°W / 42.481111111111; -2.6413888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cenicero
Errioxako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaPedro María Frias Zaldivar (en) Itzuli
Izen ofizialaCenicero
Posta kodea26350
INEk ezarritako kodea26046
HerriburuaCenicero
Geografia
Koordenatuak42°28′52″N 2°38′29″W / 42.481111111111°N 2.6413888888889°W / 42.481111111111; -2.6413888888889
Map
Azalera31,76 km²
Altitudea436 m
MugakideakMañueta, Eltziego, Fuenmayor, Navarrete, Huércanos, Uruñuela, San Asensio eta Torremontalbo
Demografia
Biztanleria2.173 (2025)
alt_left 1.015 (%46,7) (%48,8) 1.061 alt_right
Dentsitatea68 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
cenicero.org

Cenicero Errioxako iparraldean dagoen udalerria da, 2.000 biztanle inguru zituena. Ebro ibaiaren ertzean dago eta ardogintzari dagokionez "Errioxa Altua" azpieskualdean kokaturik dago.[1]

Cenicero izenak "errauts tokia" esan nahi du. Batzuen ustetan artzainek bertan igarotzen zuten negua eta haien errautsak gelditzen ziren bertan. Beste batzuek ikatz begetala egiterakoan pilatzen zen errauts tokia zela diote.

Ebro ibaiaren ertzean kokaturik dago, Najerilla ibaiadarrak bat egiten duen puntuan. Ebroren beste aldean Arabako Errioxa dauka, Mañueta eta Eltziego, eta Errioxa aldean Fuenmayor eta Navarrete ditu mugakide.

Udalerriko puntu altuena 783 metrotan dago, Navarreteko dehesa, eta puntu baxuena 405 metrotan, Ebroren ertzean. Herriaren erdigunea 437 metrotako altueran dago.[2]

Albeldako Kronika (740. urtea) hartan aipatzen da Cinassariam izenarekin. 1375. urtean jaso zuen herri titulua, Nafarroako Errsumari aurre egiteko mugako asentamendu izateko helburuarekin. Gaztelu bat ere eraiki zen.[3]

1767an Karlos III.ak merkatua egiteko eskubidea eman zion eta 1790ean Errioxako Elkarte Ekonomikoaren sortzaileetako bat izan zen.

1834ko urriaren 21 eta 22an Zumalakarregiren karlistek herria setiatu zuten baina eutsi egin zion.[3] Borroka hura oroitzeko Askatasunaren estatua bat ezarri zen plazan.[4]

1903an tren istripu handi bat izan zen Torremontalbo ondoan. Bilbo eta Castejón arteko trena bidetik atera zen eta Najerillaren arroilera erori ziren 17 bagoi. 43 hildako eta 75 zauritu izan ziren.[5]

Ardogintzari loturik dagoen herria da. Urtean 12-14 milioi kilogramo mahats biltzen dira Ceniceron.

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Dariaren omenezko jaiak egiten dira. Eguna urriaren 25ean bada ere irailaren hasieran ospatzen dira.[6]

Beste jai batzuk San Jose jaiak eta San Isidro jaiak dira, bai eta Aste Santuko ekintzak ere.

Ebroko jota abesti lehiaketa egiten da.

Herriko kirol taldeak Club Deportivo Cenicero (futbola) eta Club Baloncesto Cenicero (saskibaloia) dira.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • San Martin eliza
  • Virgen del Valle baseliza
  • Las Monjas Kultur Etxea
  • XVI. mendeko gurutzea
  • Askatasunaren estatua

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Cenicero» Consejo Regulador DOCa Rioja - Riojawine (kontsulta data: 2025-06-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Mapa topográfico Cenicero, altitud, relieve» Mapas topográficos (kontsulta data: 2025-06-28).
  3. a b Txantiloi:Es-GT «Guía de Cenicero (la Rioja) Turismo accesible» La Rioja Sin Barreras (kontsulta data: 2025-06-28).
  4. «Escultura Urbana Zaragoza» www.esculturaurbanaaragon.com.es (kontsulta data: 2025-06-28).
  5. «Torremontalbo. Sucesos en La Rioja - bermemar» www.bermemar.com (kontsulta data: 2025-06-28).
  6. (Gaztelaniaz) Domínguez, Félix. (2019-08-31). «Cenicero disparó el cohete de fiestas de Santa Daría y la Virgen del Valle» La Rioja (kontsulta data: 2025-06-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]