Cuzcurrita de Río Tirón

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cuzcurrita de Río Tirón
Espainiako udalerria
Cuzcurrita de rio tiron.jpg
Escudo de Cuzcurrita de Río Tirón (La Rioja).svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaRoman Urrecho Junquera (en) Itzuli
Izen ofizialaCuzcurrita de Río Tirón
Posta kodea26214
INEk ezarritako kodea26056
Geografia
Koordenatuak42°32′29″N 2°57′46″W / 42.541388888889°N 2.9627777777778°W / 42.541388888889; -2.962777777777842°32′29″N 2°57′46″W / 42.541388888889°N 2.9627777777778°W / 42.541388888889; -2.9627777777778
Cuzcurrita de Río Tirón - La Rioja (Spain) - Municipality Map.svg
Azalera19 km²
Altuera518 m
MugakideakSajazarra, Zihuri, Nafarruri, Tirgo, Baños de Rioja, Otxanduri, Treviana eta Fonzaleche
Demografia
Biztanleria522 (2021)
Green Arrow Up.svg13 (2020)
alt_left 222 (%42.5)271 (%51.9) alt_right
Dentsitatea27,47 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO

Cuzcurrita de Río Tirón Errioxako udalerria da, Erkidegoaren ipar-mendebaldean kokaturik dagoena. 2020an 509 biztanle zituen. Tirón ibaiak zeharkatzen du herria, hortik haren izena.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuzcurrita izena euskaratik etor liteke. -ita atzizkiak "tokia" esan nahi du eta Cuzcur "kozkor" hitzetik etor liteke. "Kozkor" hitzaren esanahia erliebean aurkitzen den muinoa da, eta ondorioz "kozkor gaineko tokia" litzateke azalpena[1]. Nafarroako Badoztain herrian bada Kuzkurruta Etxonekoa toponimoa, jatorri bera izango lukeena.

Historian zeharreko agirietan hainbat eratara idatzi izan da: Coscorrita 947, 1104 eta 1278. urteetan, Coscorita 1124an, Cozcorrita 1215ean, Coçcorrita 1257an, Cozcorrita de Rrio Tiron 1373an, Cuzcurrita 1450ean eta Cuzcurrita del rrio Tiron 1484an[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI. mendeko Miranda Ebroko foruak Quosquorrita izena aipatzen du. 1367ko azaroaren 15ean Henrike II.a Gaztelakoak Juan Martinez de Rojasi emandako laguntzaren ordainetan Cuzcurritaren Jaurerria eman zion, haren lurralde eta eskubide guztiekin[2].

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendean Filipe II.a errege zela Cuzcurritako Jauna zen Pedro Velascok Marta de Rojas y Osororekin ezkondu eta maiorazkoa sortu zuten Cuzcurritako gazteluan haien armarria ezarriz. Oraindik ikusgai dago armarria.

Erdi Aroan harresiak inguratzen zuen Cuzcurrita eta gaztelua ere bazuen, Suárez de Figueroa leinuak XIV bukaeran edo XV hasieran eraikitakoa. XIX. mendean jaurerriak eta maiorazkoak abolitu ziren baina Velasco-Rojasen ondorengoen eskutan jarraitu zuen.

Aro modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1790an Cuzcurrita del Río Tirón Real Sociedad Económica de La Rioja sortu zuen 54 udalerrietako bat izan zen. Ilustrazioaren ideien harira sorturiko elkartea izan zen hau.

Ángel Casimiro de Govantes historiagileak 1846an argitaratu zuen Diccionario geográfico-histórico de La Rioja liburuan Cuzcurrita deskribatzen da. Ospitale txiki bat, harlanduzko hainbat etxe eta landa eremu bikainak daudela aipatzen da. Mahastiak zeuden, baita zekale eta lekadunak ere eta ardiak hazten zirela ere esaten da[3].

Pascual Madoz idazle nafarrak Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (1845 eta 1850 artean idatzia) liburuan dio Cuzcurritak 260 etxe zituela, gehienak harrizkoak, eta 12 kale dituela. Eskola bat zegoen udaletxean, sexu bietako haurrak hartzen zituena, ospitalea, zuhaitzak ziyuen paseo batean biztanleek ura hartzen zuten eta bi errota ere bazituen. Garia, garagarra, olioa eta ardo ugari ekoizten zituen, artaldeak zeuden, galeperrak eta eperrak ehizatzen ziren eta amuarrainak, barboak eta aingirak arrantzatzen ziren ibaian. 243 auzotar eta 1.043 arima zituen[4].

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Velascotarren gaztelua.
  • Velascotarren gaztelua: Pedro Suárez de Figueroak XIV. mendearen amaieran edo XV.aren hasieran eraiki zuen. Eremu harresitu bat da, angeluetan kuboak dituena eta erdian dorre handi bat, leihorik apenas duena eta oinarri karratua duena. 1980. urteko uzatilaren 15ean Ondasun kultural izendatu zuten monumentu atalean[2].
  • San Migel eliza: XVIII. mendeko eliza barrokoa da. 1753 eta 1766 artean eraiki zen, eraikuntza 1805ean erabat amaitu bazen ere. José de Ituño, Bautista de Olave eta Bernardino Ruiz de Azcárraga izan ziren lanak aurrera eraman zituztenak[5].
  • Sorejanako Andre Mariaren baseliza. Cuzcurritatik 1'5 kilometrotara dago ibaian gora joan da. eliza erromanikoa da[6].
  • Tironcilloko Andre Mariaren baseliza, herritik 3 kilometrotara[7].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cuzcurrita del Río Tiróneko jai nagusiak San Migel jaiak dira, irailaren 29an hasi eta urriaren 1ean bukatzen direnak. Aurrez irailaren 8an Sorejanako baselizako Amabirjinaren irudia San Migel elizara eramaten da.

Pentekoste garaian Sorejanako eta Tironcilloko baselizetan jai eguna ospatzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «REPERTORIO BÁSICO DE TOPONIMIA EUSKÉRICA EN LA RIOJA, AZNAR MARTÍNEZ - Biblioteca Gonzalo de Berceo» www.vallenajerilla.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Palacio fortificado de Cuzcurrita del Río Tirón - Lugar de interés» La Rioja Turismo@es||| (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  3. Casimiro de Govantes, Ángel. (1846). Diccionario geográfico-histórico de España. Sección II, Comprende La Rioja ó toda la provincia de Logroño y algunos pueblos de la de Burgos. Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  4. (Gaztelaniaz) León, Junta de Castilla y. (2010). «Biblioteca Digital de Castilla y León» bibliotecadigital.jcyl.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  5. «Cuzcurrita del Río Tirón» www.cuzcu.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  6. «Cuzcurrita del Río Tirón» www.cuzcu.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).
  7. (Gaztelaniaz) «Ermita de Tironcillo» Turismo Cuzcurrita (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]