Briones

Wikipedia, Entziklopedia askea
Briones
Espainiako udalerria
Vista de Briones.JPG
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaMaria Carmen Ruiz Ruiz (en) Itzuli
Izen ofizialaBriones
Posta kodea26330
INEk ezarritako kodea26034
HerriburuaBriones
Geografia
Koordenatuak42°32′39″N 2°47′6″W
La Rioja-loc.svg
Azalera37.72 km²
Altuera502 m
MugakideakBastida, San Vicente de la Sonsierra, San Asensio, Hormilla, Rodezno, Ollauri eta Gimileo
Demografia
Biztanleria749 (2020)
Green Arrow Up.svg4 (2019)
alt_left 353 (%47.1)392 (%52.3) alt_right
Dentsitatea19,86 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
ayuntamientobriones.org

Briones Errioxako udalerria da, 2020an 749 biztanle zituena. Errioxa Garaia eskualdean kokaturik dago, Harotik 9 kilometro ekialdera. "Espainiako herri politenak" elkarteko kidea da[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiaren hegoaldeko ertzeko muino batean kokaturik dago, ibaiak egiten duen meandro baten gainean, ia bertikala den 80 metrotako labarrean. Herria 501 metrotako altueran dago eta iparraldetik hegoaldear luzatzen diren hiru kale nagusik osatzen dute. Erdian plaza bat du[2]. Urrutitik ikusten da herriko elizaren kanpandorrea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren izena beroi leinutik dator, haiek izan ziren Errioxako antzinako biztanleak[3]. Dena dela antzinagotik populatua izan zen ingurunea, Santos Mártires baselizara bidean Brontze Aroko arkeologia litiko eremu bat aurkitu baita[4].

Albeldako Kronikak (881. urtea) Alfontso I.a Asturietakoaren 740. urteko espedizioa kontatzen du. Bertan dio Alfontso I.ak Mirandam (Miranda Ebro), Revendecam, Carbonariam, Abeicam (Ábalos, bertan Ebro gurutzatu zuen), Brunes (agian Briones, baina ez da ziurra), Cinissariam (Cenicero) eta Alesanco suntsitu zituela. Edozelan ere IX. menderarte musulmandarren menpeko lurraldea izan zen eta X. mendean Ordoño II.ak eskuratu zuen. 1076an Antso Peñalengoa erail zutenean Alfontso VI.a Gaztelakoak Errioxa eskuratu eta Briones Haro familiaren eskutan utzi zuen. Fernando III.ak Diego López III.a Harokoari Brionesko Jauna titulua eman zion eta ordutik Gaztelaren aldeko hiria izan zen, ibaiaren beste aldeko nafarrekin borroka eta istilu ugari izan zituen gainera. 1240an ordea Diego López de Harok aurre egin zion Fernando III.ari eta honek hiria setiatu zuen. Azkenik Diego López de Haro preso hartu eta eta erregearen menpeko izatera pasa zen Briones[3]. 1256an Gasteizko forua eman zion Alfontso X.ak, nafarrei aurre egiteko hiriak populatzea helburu zuelako[4].

1379an Brionsko ituna sinatu zuten Nafarroako eta Gaztelako Koroek eta urtebete lehenago bien artean sorturiko gerra amaitu zen[5].

XVI. mendean euskaldun askok populatu zituzten Errioxa Garaiko lurrak. 1536an esate baterako Brionesen 30 abizen euskaldun zeuden.

1790an Briones Real Sociedad Económica de La Rioja elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Ilustrazioaren ideiak zabaltzea helburu zuen elkartea zen hau.

Ardogintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Altua" azpieskualdean.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Nikolas Markesaren jauregia
  • Jasokundeko Andre Mariaren eliza: XVI. mendean eraiki zen gotiko isabeldar estiloan. Hiru haberate ditu, erdikoa beste biak baino zabalagoa. Elizaren elementurik aipagarriena kanpandorre barrokoa da.
  • San Juan baseliza (XVIII)
  • San Nikolas Markesaren jauregia (XVIII): Gaur egun udaletxea da.
  • Brionesko gazteluaren hondarrak
  • Ardoaren Kulturaren Vivanco museoa

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko jaiak irailaren 14an izaten dira, Cristo de los Remedios patroiaren omenezkoak. Ekainaren hirugarren asteburuan Erdi Aroko jaia ospatzen da. XIV. mendeko Brionesen itxura hartzen du herriak[6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Briones. Pueblos con encanto. Los Pueblos más Bonitos de España» www.lospueblosmasbonitosdeespana.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  2. «Briones: Descripción general» www.ayuntamientobriones.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  3. a b «La Rioja - Briones» www.hernandezrabal.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  4. a b www.turisteandoelmundo.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Tratado de Briones – Cronología histórica» cronologiahistorica.com (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).
  6. (Gaztelaniaz) Ruta por La Rioja: ¿Qué ver en Briones? | Rutas por España. (Noiz kontsultatua: 2021-09-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]