Antso II.a Garzeitz Abarka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antso II.a Nafarroakoa» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Antso II.a Garzeitz Abarka
Sancho Garcés II de Pamplona (Diputación Provincial de Zaragoza).jpg
Iruñeko Monarka

970 - 994
Gartzea Eneko - Gartzea II.a Nafarroakoa
Naiarako erregea

970 - 994
Gartzia I.a Nafarroakoa - Gartzea II.a Nafarroakoa
Aragoiko erregea

943 - 994
Andregoto Galindez - Gartzea II.a Nafarroakoa
Bizitza
Jaiotza Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "sup"
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Heriotza Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "abendua" (55/56 urte)
Hobiratze lekua Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioa
Familia
Aita Gartzia I.a Nafarroakoa
Ama Andregoto Galindez
Ezkontidea(k) Urraka Fernandez
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Leinua Semeno leinua
Jarduerak
Jarduerak agintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Antso II.a Garzeitz Abarka[1] (935-994ko abendua) Iruñeko erregea (970 - 994) eta Aragoiko kondea (970-994) izan zen.

Gartzea Sanoitz erregearen eta Andregoto Garindoitz erreginaren semea zen. Ama Garindo II.a Azearitz Aragoiko kondearen (867-892) alaba zuen.

José Moretek Anales del Reino de Navarra liburuan esaten duenez, 987an Iruñeko erregeak San Juan de la Peña monasterioari Alastue hiribildua eman zionean, erabili zuen lehendabizikoz Nafarroako Errege titulua. Beste leku batzuetan Aragoiko lehen erregetzat edo hirugarrentzat hartzen dute.

Garai hartan, Leongo eta Nafarroako erresumetako eta Gaztelako konderriko buruzagiek familia loturak zituzten. Nafarroako monarkak Leongo Ramiro III.a adingabearen sostengu nagusia ziren.

976an Al Hakan II.a hil zenean, Hisham II.a semeak Almanzor zuen tutorea. Honek kristauen armadak mendean hartu zituen bai Torrevicenten, Soriako hegoaldean, bai Taracueñan, Burgo de Osmaren ondoan.

975ean Gormazen musulmanek Antso ere mendean hartu zuten, eta 981ean kristauek porrot latza jasan zuten Ruedan, Tordesillastik hamabi kilometrora.

Borroken bidez Almanzor mendean hartu ezinik, Antso Kordobara joan zen Almanzorrentzat opariak zeramatzala. Han sinatu zuten itunaren arabera, Antsoren alaba Urraka Almanzorrekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik Abderraman Antso jaio zen, gerora Hisham II.a Kordobako kalifaren hayiba izango zena. 993 urtean Gontzal semea Kordobara itzuli zen ituna bermatzera.

Ziur asko 962an Urraka Fernandez, Fernan Gonzalez eta Iruñeko Antsaren alabarekin ezkondu zen. 950 baino lehen, Urraka Fernandez Leongo Ordoño III.arekin ezkondurik egona zen eta 956an Leongo Ordoño IV.arekin ezkondu zen, baina Antsorekin ezkondu orduko banandua zen.

994an, Naiarako Andre Maria Erreginaren monasterioan hilobiratu zuten.

Batzuek diote Abarka goitizena XII. edo XIII. mendeetan jarri ziotela nafar erregeari.

Seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Onomastikaren Datutegiann Gartzearen patronimikoa berariaz bildu ez bada ere, izen batzuen azalpenean Gartzeitz aldaera ageri da: Eneka, Urraka, Tota edo Aratzuri. Dena den, ez da aldaera hau Erdi Aroko dokumentazioan aurkitu dena, Garzeitz baizik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antso II.a Garzeitz Abarka Aldatu lotura Wikidatan