Argiñaritz eta Gorritza

Koordenatuak: 42°44′46″N 1°51′38″W / 42.7459952°N 1.86068987°W / 42.7459952; -1.86068987
Wikipedia, Entziklopedia askea
Argiñaritz eta Gorritza
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Argiñaritz eta Gorritza bandera
Bandera

Argiñaritz eta Gorritza armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaIzarbeibar-Novenera
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
BarrutiaLizarra
Izen ofiziala Arguiñáriz y Gorriza
Posta kodea31291
Herritarraargiñariztar, gorriztar
Geografia
Koordenatuak42°44′46″N 1°51′38″W / 42.7459952°N 1.86068987°W / 42.7459952; -1.86068987
Azalera7,05 km²
Garaiera360-1019 metro
Distantzia25,4 km (Iruñetik)


Argiñaritz eta Gorritza[1][a] Euskal Herriko udalerri zahar bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Lizarrako merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 25,4 kilometrora. Altuera 360 eta 1019 metro artekoa da, eta 7,05 km²-ko azalera hartzen du.

Udalerri hau 1842an sortu zen, Mañeruibar desegin ondoren. Argiñaritz eta Gorritza lurraldeen fusiotik dator. Udalerriak erakunde independente gisa iraun zuen 1857ra arte, orduan Girgillao udalerrian integratu baitzuten.

Bertako biztanleak argiñariztarrak eta gorriztarrak ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiñaritz eta Gorritza toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena udalerria osatzen duten herrien izenen fusiotik dator, nahiz eta Nafarroa Beherean edo Zuberoan ez bezala, batasuna ez den marratxo (-) batekin egiten, eta juntagailuarekin baizik.

Argiñaritz izena, Mikel Belaskoren ustez, "Argiñar izeneko pertsona baten jabetzakoa" izango da ziurrenik. Argiñar + -itz hitzek osatzen du; lehenengo elementua identifikatu gabeko pertsonaren izena da, eta bigarrena, berriz, jabetza adierazten duen atzizkia. Julio Caro Barojak Arginnus proposatzen du, izen dokumentatua, eta bere ustezko deribatua Arginaricus. Luis Mari Mujikak Caro Barojaren hipotesia babesten du. Izen honek lotura handia du Argiñanorekin, aldameneko Gesalatz ibarreko herriarekin, izen bera izango litzatekeelako, baina atzizki desberdina, esanahi berekoa izan arren.

Gorritza izena, gorri (kasu honetan, inguruko landarediaren koloreari baino gehiago, "soildu" bezala ulertzen dela uste da, hau da, zuhaitzik gabea) eta -tza (ugari den atzizkia) hitzak osatutako toponimoa dela dirudi, "lur gorri edo zurituak" esanahiarekin.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiñaritz eta Gorritza udalerriko armarriak honako blasoi hau du:[2]

« Hondo hori batez eta aurrean zuhaitz berde batez osatuta dago. »

Bandera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiñaritz eta Gorritza udalerriko banderak udalerriko armarria dauka hondo gorri baten gainean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiñaritz eta Gorritza Mañeruibarreko udalerri bat da, Izarbeibar-Novenera eskualdean.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiñaritz eta Gorritza Nafarroa erdialdean dago, Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean, Iruñeko merindadearen mugan, eta Nafarroako hiriburutik 25 kilometrora.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiñaritz eta Gorritza udalerriak klima mediterraniarra dauka orokorrean (udalerriko gunerik altuenetan azpimediterraniarra da prezipitazioak ugariagoak eta tenperatura hotzagoa delako). Urteko batez besteko tenperatura 12 gradu ingurukoa da eta prezipitazioak 600 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 izaten dira (mendialdean 120 edo gehiago izan daitezke).

Udalerriko jatorrizko landarediaren gehiena galdu den arren, oraindik ere arte eta haritz bakanen batzuk geratzen dira herrigunearen inguruko mendietan.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiñaritz eta Gorritza udalerrian ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]

    Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.5 24.0 26.5 29.0 36.5 40.0 41.5 43.0 38.0 32.0 27.0 21.0 43.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.7 11.6 15.4 17.0 21.8 26.6 29.6 29.6 25.3 19.6 13.3 9.9 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.4 6.4 9.6 11.5 15.6 19.8 22.5 22.6 19.1 14.4 9.0 5.9 13.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 1.3 3.8 5.9 9.3 13.0 15.5 15.6 12.8 9.1 4.6 1.8 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -7.0 -10.0 -8.5 -3.0 -0.5 2.0 7.0 5.0 3.0 -0.5 -6.5 -10.0 -10.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 44.2 38.7 51.6 59.5 53.1 45.6 27.0 26.3 38.6 60.3 55.4 57.2 547.5
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 39.0 29.0 33.6 62.0 42.2 38.5 33.0 85.0 61.5 46.0 59.0 39.0 85.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.6 10.3 8.8 11.2 11.1 7.2 5.4 4.9 7.8 10.5 11.5 12.8 113.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.3 1.4 0.9 0.2 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.2 1.2 5.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1835-1845eko erreforma administratiboen ondorioz, Mañeruibar erakundea (aurretik Mañeru bereizi zituena) desegin egin zen. Erreforma horretatik sortu ziren Artazu, Girgillao, Etxarren eta Argiñaritz eta Gorritza udalerriak. Azken horrek ibarraren iparraldea hartzen zuen, eta bi herriak biltzen zituen: Argiñaritz eta Gorritza.

Hala ere, independentzia horrek ez zuen asko iraun; izan ere, udalerri honetako nahiz inguruko biztanle-kopuru txikiaren ondorioz, 1857an Etxarren eta Argiñaritz eta Gorritza udalerriak Girgillao udalerrian sartu ziren kontzeju gisa.

XX. mendearen amaierarako, Gorritza jenderik gabe geratu zen, eta Argiñaritz, bere populazio baxuaren ondorioz, leku bihurtu zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri independente gisa agertzen den errolda bakarra 1842koa da. Orduan 167 biztanle eta 33 etxe zituen.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Mañeruibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /aɾɣ̞iɲáɾit͡s̻ eta gorít͡s̻a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  2. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1990). Heraldica municipal, merindad de Estella. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0040-3. PMC 932583344. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Garesko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]