Bidaurreta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bidaurreta
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bidaurreta 01.jpg
Bidaurreta Beraskoaindik ikusita. Atzean Sarbil mendilerroa.
Bidaurretako bandera

Bidaurretako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Bidaurreta.svg Bidaurreta
Alkatea Antonio María Goikoetxea Armendaritz
(Saigola)
Posta kodea 31174
INE kodea 31253
Herritarra bidaurretar
Kokapena
Koordenatuak 42° 46′ 36″ N, 1° 49′ 58″ W / 42.776666666667°N,1.8327777777778°W / 42.776666666667; -1.8327777777778Koordenatuak: 42° 46′ 36″ N, 1° 49′ 58″ W / 42.776666666667°N,1.8327777777778°W / 42.776666666667; -1.8327777777778
Bidaurreta hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Bidaurreta
Bidaurreta
Bidaurreta (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 5,14 km2
Garaiera 432 metro
Distantzia 19,5 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 160 biztanle
% 55,63 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 44,37
Dentsitatea 31,13 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 46,9
Zahartze tasa[1] % 36,99
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 68,97
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 82,61 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,23 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 8,33 (2010)
Euskararen erabilera % 0,4 (2011)
Datu gehigarriak

Bidaurreta[2] Nafarroako Foru Erkidegoko udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 160 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 20 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren mendebaldean.

Bidaurretak Etxarrirekin egiten du muga iparraldean; Zabaltzarekin ekialdean; Jaitzekin mendebaldean; eta Beraskoain eta Girgillaorekin hegoaldean. Girgillao Lizarrako merindadeko herria delarik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxauri ibarra zeharkatzen duen NA-7010 errepidea Andion eta Arguiñariz elkartzen zituen galtzada erromatarra izan zela uste da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaurretako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,57 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaurretako alkatea Saigola (AES) herri ekimeneko Antonio María Goikoetxea Armendaritz da 2007ko udal hauteskundeez geroztik. Baliogabeko botoak 4 izan ziren (emandako guztien %4,88) eta 9 boto zuri izan ziren (botoen %11,54). Abstentzioa %31,09koa izan zen.

Bidaurretako Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
Antonio María Goikoetxea Armendariz (AES) 57 Bai
Arturo Zazpe Gorritxo (AES) 46 Bai
Alberto Beloki Arrondo (AES) 42 Bai
Francisco Javier Tabar Urra (AES) 34 Bai
Jose Ignacio Ziritza Markotegi (AES) 31 Bai

2011n ere Saigola izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra; Goikoetxeak segitzen du alkate.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea errepidearen ertzean dago eta XIX. mendearen erdialdean eraiki zen, jaurerriak bertan behera geratu eta herria udalerri independente bihurtzean alegia. Bi solairuko eraikuntza askea da, fatxada margotuarekin. Inguruko eraikuntzen estilo arkitektoniko bera dauka. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka, eta bertako idazkaria Ziritza, Etxarri eta Etxauriko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: San Julian kalea, 22

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 Antonio María Goikoetxea Armendaritz Saigola
2011- Antonio María Goikoetxea Armendaritz Saigola

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Bidaurreta Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Bidaurreta eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %8,16k zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Bidaurreta) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Julian eliza: XIII. eta XIV. mendeen artean birmoldatutako Erdi Aroko jatorria duen eraikuntza da. Harriz egindako nabe karratu bakarreko eliza da, oinarrian kanpandorrea duena. Alboetako kaperak mendez mende egindako birmoldaketen ondorio dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bidaurreta Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa