Jaitz
Jaitz | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Gesalatz | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Salinas de Oro <> Jaitz[1] | ||
Alkatea | Fernando Olite Munarritz (Zanzaleta) | ||
Posta kodea | 31175 | ||
INE kodea | 31214 | ||
Herritarra | jaiztar[2] | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′31″N 1°53′17″W / 42.775277777778°N 1.8880555555556°W | ||
Azalera | 14,28 km² | ||
Garaiera | 674 metro | ||
Distantzia | 27 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 109 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 0,08 bizt/km² | ||
Zahartzea[3] | % 16,89 | ||
Ugalkortasuna[3] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[3] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[3] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[3] | % 3,51 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[4][5] | % 23,30 (2018: %18,91) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.salinasdeoro.es |
Jaitz[2][a] (Gesalazko aldaeraz: Xaize)[b] Nafarroa Garaiko erdialde-mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko Gesalatz ibarrean dago,[6] hiriburu Iruñetik 27 kilometrora. 118 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko urtarriletik, Jaitz udalerriaren izen ofiziala euskaraz Jaitz da, eta gaztelaniaz Salinas de Oro.[1]
Oro ere euskal toponimoa da, dena dela, eta historikoki bi gune bereiz ote ziren, Oro eta Jaitz, pentsatu izan da. [7] Polikarpo Iraizotz euskaltzainaren ikerketaren arabera, ordea, ez da bi herririk izan han, eta toponimo biek gune populatu bakarrari egioten diote erreferentzia.[8] X. mendeko dokumentuak daude gatzagak aipatzen dituztenak Geniz toponimoari lotuak (non G hori J bustiaren eran ahoskatuko litzatekeen). Geroago, erromantzezko testuetan Yániz gisa ageri da izen hori.
Berantiarragoa da Oro izena, gaztelu bati lotua ("...castello quod vocatur Oro"), 12. mendeko testu batean.
Janiz forma horretatik tarteko N ere galdu zelarik, 20. mende hasierako euskarazko testigantza nafarretan jasoa da Jaitz forma Sakanan ("Lenago jendeak gatz eske joaten ziren Jaitz-a") eta Etxaurin (Txaize).[8]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaitz Lizarrako merindadearen ipar-ekialdean dago, Iruñerriko gune metropolitarretik gertu. Iruñetik Jaiatza autoz heltzeko, N-120 errepidea hartu behar da, Lizarra-Abartzuzako norabidean, eta ondoren NA-7000 errepideari jarraitu behar zaio hamabost kilometroz.
Herriak Goñerrirekin egiten du muga iparraldean, Bidaurretarekin ekialdean, Girgillaorekin hegoaldean, eta Gesalazko udalarreriarekin mendebalde zein ekialdean, izan ere, esan liteke Gesalazko ibarrean dagoela kokatua Jaitz, Izurtzuko kontzejua (Gesalazkoa) barruti bereizi bezala geratzen baitzaio ekialdean. Izan ere, Jaitz Gesalatzen parte izan zen 1852. urtera arte, non udalerri independente bilakatu zen,[9] eta Gesalatz formaren etimologia ere gatzari eta gatzagari lotua dago.[10]
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaitzen bi klima bereizten dira, udalerriaren mendebaldean eta iparraldean klima azpimediterraneoa, eta ekialdean eta hegoaldean klima mediterraneoa. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 800 eta 1.400mm bitartekoak dira. Prezipitaziorik ugarienak udalerriaren iparraldeko gune menditsuan izaten dira. Urteroko egun euritsuak, bestalde, 120 inguru izaten dira.
Herrian 289 hektarea arte geratzen dira oraindik ere (antzina herri gehiena arteek estaltzen zutela uste da), horrez gain, hariztiren eta ameztiren bat dago herrigunearen inguruko basoetan.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,75 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Jaizko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an ez zen udal hauteskunderik izan Jaitzen, ez zelako inongo talderik aurkeztu[11]. Horren ondorioz 2008ko urtarrilaren 14]]an José Luis Anotzibar Iltzarbe izendatu zuten alkate, kudeaketa batzordearen izenean.
2011ko udal hauteskundeetan zerrenda bakarra aurkeztu zen, Agrupación Independiente Zanzaleta (AIZ). Fernando Olite alkate bihurtu zen.
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008-2011 | José Luis Anotzibar Iltzarbe | Kudeaketa batzordea |
2011-2015 | Fernando Olite Munarritz | Zanzaleta |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaletxea erabat eraberritu zen 1981. eta 1982. urteen artean, eta eraikinaren ezaugarriak inguruko eraikinetakoen antzekoak dira. Harrizko egiturak bi solairu dauzka. Jaizko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Jaizko idazkaria Goñerriko, Abartzuzako eta Deierriko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Frontoi Plaza, z/g
Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak emandako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Jaitz eremu mistoan kokatzen den udalerria da. Horrenbestez, herriko hizkuntza ofiziala gaztelania da, eta euskara hizkuntza koofiziala. 2001eko erroldan, herritarren % 4,81ek zekien euskaraz hitz egiten.
Gesalatz aldea eta Lizarrerriko iparraldean, zeinean sartzen den Jaitz, euskal toponimia nagusi den eremua da, eta euskara mintzatu zen bertan 18. mendera arte, non atzerakada handia gertatu zen. Bonaparteren mapan, Gesalatz ibarrak hegoaldeko muga markatzen zuen euskararentzat Lizarrerrian 1863. urtean argitaratu zenean.[12]
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egoitza nagusia Garesen duen Izarbeibarko Mankomunitatea arduratzen da zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez Jaitzen eta eskualdeko beste hainbat herritan.[13]
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Migel elizak eskulturaz osaturiko erretaula erromanista dauka barruan. Horrez gain, Kristo Santuaren inguruko erretaula txikiagoak nabarmentzen dira parrokiaren barrualdean.
- Salbador, San Pedro eta San Jeronimo baselizak Jaizko herrigunean daude. San Jeronimo baselizan, aipagarri da barruan dagoen erretaula barrokoa.
- Jaizko gatzagak, herriaren ekonomia eta historian esanguratsuak. Jaitz herritik ipar-ekialdera, bi kilometro ingurura daude gatzagak.[14]
Jaiztar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emiliana Zubeldia (1888-1987), musikagile eta piano-jotzailea.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Jaitz herriaren zati bat, aparkalekua, "El Granero" denda eta San Migel eliza agertzen dira besteak beste.
-
Jaizko gatzagak.
-
Hondatutako etxe bat herrigunean.
-
Riosalado ibaia, Jaizko gatzaren jatorria.
-
Azkorena etxea, Jaizko herrigunean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 2009ko urtarrilaren 19an emandako dekretua.
- ↑ a b Euskaltzaindia: 150. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskal Onomastika Datutegia
- ↑ «Jaitz» Jaitzeko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-03-23).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Iráizoz, Policarpo de. (1980-07-31). «YÁNIZ = Salinas de Oro» Fontes Linguae Vasconum (34): 5–10. doi: . ISSN 2530-5832. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra | SALINAS DE ORO. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sanz, Alberto. (2022-05-20). «Valle de Guesalaz, en la Merindad de Estella en 'Conociendo Navarra'» COPE (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
- ↑ Noticias de Navarra egunkariko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Iñigo, Andres. (2004). «Euskara Estellerrian» Euskera (Euskaltzaindia) XLIX (2): 1121-1126..
- ↑ Iñigo, Andres. (2004). «Euskara Estellerrian» Euskera (Euskaltzaindia) XLIX (2): 1121-1126..
- ↑ Informazio panela. (). Jaizko Gatzagak. Jaizko Udala Udala (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jaizko udalaren webgunea.
- Jaizko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Jaitzi buruzko informazioa, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuaren webgunean.]
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Herriko Wikiatlasa |
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "lower-alpha", but no corresponding <references group="lower-alpha"/>
tag was found