Arnaldo Otegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arnaldo Otegi

(2016)

Euskal Herria Bilduko idazkari nagusia

2017ko ekainaren 17a -

Sortuko idazkari nagusia

2013ko otsailaren 24a - 2017ko urtarrilaren 21a

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2005eko maiatzaren 16a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1995eko irailaren 27a - 1998ko azaroaren 25a
Begoña Arrondo
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia
Bizitza
JaiotzaElgoibar1958ko uztailaren 6a (65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaZorroagako filosofia fakultatea
UNED lizentzia : Philosophy and Humanities (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna
ETA politiko-militarra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu
Batasuna
Euskal Herritarrok
Herri Batasuna
Sortu

IMDB: nm1574467 Twitter: arnaldootegi Instagram: a.otegi Edit the value on Wikidata

Arnaldo Otegi Mondragon (Elgoibar, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1958ko uztailaren 6a) ezker abertzaleko politikari eta liderra da, Batasunaren bozeramaile izandakoa eta Eusko Legebiltzarreko kide ohia. Euskal Herria Bilduko koordinatzaile nagusia da egun. «Ezker abertzalea berrantolatzen saiatzeagatik» atxilotua, 2016ko martxoaren lehenbizikoan atera zen kartzelatik, 6 urte eta erdiko espetxealdiaren ondoren.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otegi 1958ko uztailaren 6an jaio zen Elgoibarren (Gipuzkoa), eta Filosofia eta Letretako lizentziaduna da.

1977. urtean Frantziara alde egin zuen, ETA politiko-militarreko komando batekin erlazionatu zutenean. 1989an, espetxera sartu zuten, Gasteizko Michelin fabrikako zuzendari Luis Abaitua 1979an bahitu izana leporatuta. 1990an kalera irten zen, espetxe zigorra bete ondoren.

1996tik aurrera Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasunako Mahai Nazionaleko kidea eta bozeramailea izan da. 2006an berriro sartu zuten espetxera, bi aldiz, egun batzuetarako, ETArekin harremana izatea leporatuta.

2006an bertan Batasunak negoziazio prozesurako Negoziazio Taldeko kide izendatu zuen. Denbora horretan hainbat elkarrizketa egin zituen PSE-EE eta EAJko kideekin. ETAren su-etena bukatu orduko espetxeratua izan zen Espaniako erregearen aurkako hitzak eta Argala etakidearen aldeko hitzak esateagatik.

Arnaldo Otegiri Argia aldizkarian egindako elkarrizketa.

2007ko ekainaren 8an berriz atxilotu zuten, Jose Miguel Beñaran Ordeñana Argalaren omenaldi batean parte hartzeagatik, espetxe zigorra betetzeko.[1] Hamabost hilabete kartzelan eman ondoren, 2008ko abuztuaren 30an irten zen Martuteneko espetxetik.[2]

2009ko urriaren 13an berriro atxilotu zuen Espainiako Poliziak Garzon epailearen aginduz, ezker abertzaleko beste hainbat kide ezagunekin batera.[3] Hiru egun geroago eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzón epailearen aginduz, kartzelara eraman zuten.[4] 2010ko urtarrilaren amaieran, gose greba hasi zuen kartzelan, EPPK-ko kideekin batera euren estatus politikoa aldarrikatzeko.[5]

2010ko martxoaren 2an Espainiako Auzitegi Nazionalak 2 urteko espetxe zigorra eta 16 urteko inhabilitazioa ezarri zizkion Arnaldo Otegiri 2005eko ekainaren 9an Jose Mari Sagardui "Gatza" preso politikoaren aldeko ekitaldi batean parte hartzeagatik.[6][7]

2003an Espainiako erregea "torturatzaileen buruzagia" zela salatzeagatik, urtebeteko espetxe zigorra jaso zuen; baina, 2011an, Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainia zigortu zuen, epai horrek Otegiren adierazpen askatasuna urratzen zuelako. Hartara, Espainiak 23.000 euro ordaindu behar izan zizkion politikariari.[8]

2011ko irailaren 16an, Bateragune auzia zela eta, 10 urteko espetxe zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak. Dena da ETAren filosofiarekin, ETAko buruzagia zela ziurtatu zuten Audientzia Nazionaleko epaileek.[9] Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Audientzia Nazionalaren epaia baliogabetu zuen 2016an eta Otegiri egin zitzaion epaiketa partziala eta giza eskubideekiko urratzailea izan zela ebatzi zuen.[10]

2016ko martxoaren lehendabizikoan, 6 urte eta erdiko espetxe zigorra oso-osorik bete ondoren aske gelditu zen. 2022ko apirilean piztu eskandaluan, azaleratu zen Espainiako agenteek hala Arnaldo Otegi nola Jon Inarritu espiatu zituztela Pegasus programaren bitartez, katalan independentista ugarirekin batera.

Hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arnaldo Otegik lehiatutako hauteskundeak
Hauteskundeak Alderdia Koalizioa Barrutia Postua Emaitza
1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Herri Batasuna Gipuzkoa 7.a (25etik) Ez hautetsia[a]
1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Herri Batasuna Euskal Herritarrok Gipuzkoa 1.a (25etik) Hautetsia
2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Batasuna Euskal Herritarrok Gipuzkoa 1.a (25etik) Hautetsia
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Sortu EH Bildu Gipuzkoa 1.a (25etik) Erretiratua[b]
  1. 1995eko irailaren 21ean legebiltzarkide izendatu zuten, Begoña Arrondo ordezkatuz.
  2. Hauteskunde Batzordeak ez zuen hautagaitza onartu, kondenak ez baitzion baimentzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Arnaldo Otegi
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arnaldo Otegi Aldatu lotura Wikidatan