Arpitania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Arpitania


Arpitania, Arpetania

Ez da estatua
Arpitaniako bandera
Bandera
Ereserkia: Fier et a l'abada tanqu’a la fin
Arpitan francoprovencal map.jpg
Hiri nagusiak Lyon (Liyon), Geneva, Grenoble (Grenoblo), Lausanne (Losena), Saint-Étienne (Sant-Etiève), Neuchâtel (Nôchâthél), Aosta (Aoûta), Chambéry (Chambèri), Annecy (Èneci), Sion, Fribourg (Fribôrg), Roanne (Rouana), Bourg-en-Bresse (Bôrg)
Dirua euroa, Suitzar libera
Herritarra arpitan
Hizkuntza(k) arpitana edo frankoprovenzera, frantsesa, italiera, alemana


Arpitania edo Arpetania frankoprovenzera edo arpitanaren lurraldea da. Alpeen mendebaldean kokatutako kultur lurralde bat da, hizkuntzari dagokiona bereziki. "Arpitania" hitza Arpes-etik dator, hau da, Alpeak arpitanez. Gaur egun, Arpitania ondoko estatuetan banandurik dago: Frantzia, Italia eta Suitza.

Arpitania ondoko eskualdeek osatzen dute:

  • Italian: Aostako Harana (Vâl d'Août) eta Piemonteren (Piemont) Alpeen aldea, arpitanez Vâlades Arpitanes du Piemont deituak.

Roanne eta Mâcon arteko aldea, frantsesa eta arpitanaren arteko trantsiziozko zonaldea da, Francisca edo, frantsesez, Francisé deritzona.

Apuliako (Poulye) eskualde italiarrean, arpitana mintzatzen den lurralde txiki bat dago, eta talde arpitaniarzaleek Arpitaniaren barnean sartzen dute. Zehazki, Cèles de Sant Vuite (Celle di San Vito) eta Fête (Faeto) udalerriak sartzen dira hizkuntz enklabe honetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugimendu Arpitanistaren bandera

Arpitania, arpitanaren lurralde linguistiko-kulturala bezala ulertuz, Erdi Arotik exisitzen da. VII. eta IX. mendeetan jada arpitanaren hizkuntz domeinuaren izatea baiezta daiteke, iparrekialdean eta ekialdean oil hizkuntzarekin -egungo frantsesaren ahaidea- eta hegoaldean oc hizkuntzarekin -egungo okzitaniera- muga eginez. Arpitanak, era berean, iparrekialdetik alamanen hizkeraren eragina jaso zuen, ekialdetik piemontera eta lonbardera hizkuntza italikoen eragina jasotzen zuen bitartean.

1789tik aurrera, Frantziako estatuaren garapenak arpitanaren ahultzea ekarri zuen, hiri inguruneetan batez ere.

Harpitanya toponimoa 1970eko hamarkadan sortu zuen Jozé Harrieta aostarrak, Mont Blanc mendia eta Rhône ibaiaren ingurunea izendatzeko. Kontzeptua, hala ere, Italiako aldean ari zen alderdi politiko txiki bati lotu zitzaion: Mouvement Harpitany. Ondoren, Suitzan lehendabizi eta Frantzian geroago, Arpitania kontzeptua berriz hartuko da, kutsu politikoaren gainetik kutsu geografiko eta kulturala gailenduz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jozé Harrieta, La lingua arpitana, 1976.
  • Mikael Bodlore-Penlaez, «Savoie et Aoste, coeur du peuple arpitan» in Atlas des nations sans état en Europe: Peuples minoritaires en quête de reconnaissance, Yoran Embanner 2010. ISBN 978-2-914855-71-6
  • Mikael Bodlore-Penlaez, «Savoy and Aosta, heart of the Arpitan people» in Atlas of Stateless Nations in Europe: Minority People in Search of Recognition, Y Lolfa, 2011. ISBN 978-1-84771-379-7

Kanpo lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]