Edukira joan

Azotz

Koordenatuak: 42°50′45″N 1°38′02″W / 42.84583°N 1.63389°W / 42.84583; -1.63389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Azotz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Pilotalekua
  
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEzkabarte
Administrazioa
Motakontzeju
Izen ofiziala Azoz / Azotz
Posta kodea31194
Herritarraazoztar
Geografia
Koordenatuak42°50′45″N 1°38′02″W / 42.84583°N 1.63389°W / 42.84583; -1.63389
Azalera1,50 km²
Garaiera484 metro
Distantzia6,6 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria164 (2020)

Azotz[1][a] Ezkabarte ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean dago, Iruñea hiriburutik 6,0 kilometrora. 164
182 biztanle zituen 2020
2025. urtean. biztanle zituen.

Bertako biztanleak azoztarrak dira.

Azotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Açotz (1268)
  • Acoz (1278)
  • Açoiz (1280)
  • Açoz (1366)
  • Açoz (1532)
  • Azoz (1767)
  • Azoz (1829)
  • Azotz (1990)
  • Azotz (2011)

Azozko armarria Ezkabarteko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]

« Armarri erdibituta: lehen hondo urdin batez eta aurrean urrezko arrano batez osatuta dago eta bigarren hondo hori batez eta aurrean lehoi gorri batez. »

Azotz Ezkabarte ibarrean dago, Iruñeko merindadean.

Ingurune naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkabarte udalerria Iruñeko saihesbideak (PA-30) eta N-121-A errepide nagusiak zeharkatzen dute, baita Aitzoainekin lotzen den tokiko errepide batek ere. Udalerriaren erliebea Ultzama ibaiaren ibarrak definitzen du ekialdean, eta Pirinioaurreko lur-eremu menditsu batek gainerako lurraldean. Hegoaldean, gainera, Ezkaba mendia nabarmentzen da (895 metro), Iruñearekiko eta haren metropoli-eremuarekiko hegoaldeko muga egiten duena.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkabartek klima atlantiarra dauka, urteko batez besteko balioek erakusten duten moduan. Urteroko prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak dira, eta tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak. Egun euritsuak 120 inguru izaten dira. Euria urte osoan zehar egiten badu ere, uda garaian hilabete bateko lehortea izan ohi da.

Prezipitazio ugariek eraginda, landaredia eta basoak ugariak dira. Basa pinuak, pagoak eta beste hainbat zuhaitz espezie daude ibarreko basoetan.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkabarten ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Txulapain pareko udalerrian, estazio bat dagoen Beltzuntze kontzejuan, itsasoaren mailatik 530 metrora, Nafarroako Gobernuak 1988an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]

    Datu klimatikoak (Beltzuntze, 1988-2022)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 20.0 25.0 28.0 33.3 39.5 40.3 40.5 37.0 30.0 22.0 17.1 40.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 10.0 13.3 16.3 20.0 25.3 27.6 27.8 23.9 19.1 12.1 8.9 17.7
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.2 6.0 8.6 11.3 14.4 18.9 21.1 21.3 18.1 14.4 8.7 5.6 12.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.9 2.0 3.8 6.2 8.8 12.6 14.7 14.8 12.3 9.6 5.3 2.3 7.9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -8.0 -9.0 -1.8 -1.0 2.0 7.0 8.0 4.0 -2.0 -7.0 -10.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 113.4 100.1 95.5 106.3 74.5 63.0 34.7 35.8 57.1 80.4 134.8 112.6 1008.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 75.0 49.0 57.5 63.0 44.0 63.0 45.0 84.0 72.0 63.0 80.5 122.0 122.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.8 12.8 12.3 14.9 12.4 8.7 6.6 6.3 8.7 11.8 16.0 13.9 138.0
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.1 0.2 0.4 0.4 0.4 0.2 0.3 0.2 0.0 0.0 0.1 0.1 2.2
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

----

Errege-jaurerriko leku zaharra da. Bertan, 1280an, 5 petxero-etxe zeuden, eta haien urteko prestazioek 7 kahize eta erdi garagar eta olo eta 30 sause zekartzaten, gehi beste 5 "assadura" kontzeptupean eta 10 "iturriengatik". Koroak herriko elizaren patronatu-eskubidea eman zion Orreagako Santa Mariari 1414. urtean. Joan Ezpeletak 1427an 27 soldata, 4 gari-kahize eta beste hainbeste olo zituen.[6]

164
182 biztanle zituen 2020
2025. urtean. biztanle zituen Azotzek.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022
62 63 57 62 61 62 69 75 102 108 112 117 117 130 150 153 158 150 165 160 164 169 175
Ikus, gainera: «olaibarrera» eta «nafarrera»

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarteko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Ezkabarte ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[9]

Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da Olaibarreraz. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Goñerriko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ezkabarte eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, euskarak eskubide batzuk ditu. 2010ko erroldaren arabera, herritarren %12,35k zekien euskaraz hitz egiten eta 2018n % 16,70k.

  • San Lorentzoren jaiak, abuztuaren bigarren asteburuan

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /as̻ót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Azotz - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
  3. Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (kontsulta data: 2021-08-31).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Gares» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-09-01).
  5. Beltzuntzeko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
  6. Nafarroako Entziklopedia Handia | AZOTZ. (kontsulta data: 2023-09-12).
  7. «Azotz» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]