Olaibarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olaibarrera (†)
olaiberrera — uskera
Olaibarrera, Hegoaldeko goi nafarreraren barruan
Sailkapena
EuskalkiaNafarrera
Zati-euskalkiaHegoaldeko goi nafarrera
AzpieuskalkiaSortaldeko nafarrera
Kokapena
EskualdeaEzkabarte, Odieta eta Olaibar,
 Nafarroa Garaia
Egoera
Estatusdesagertua

Olaibarrera (Olaiberrera) hegoaldeko goi nafarrera euskalkiaren hizkera bat da, Nafarroa Garaiko Ezkabarte (Atarrabia ere), Odieta eta Olaibar (Olaiber) ibarretako berezko euskara. Sortaldeko azpieuskalkia barruan dago.

2000ko hamarkadaren hasieran euskaldun zaharren bat geratzen zen, nahiz eta guztiak oso adinekoak izan. 2020tik aurrera, ez dago inolako berririk, eta, beraz, hizkera hilda da.

Herriko hizkeraren aztarna anitz dago ibarretako toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ezkabarte, Olaibar, Odieta eta Atarrabia udalerriak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiko Olaibarrera azpieuskalkian.[1] Horietatik, Odieta (Anoziber, Erripe, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Ziaurritz) eta Olaiber (Beraitz, Enderitz, Olabe, Olaitz, Otsabide, Otsakain eta Zandio) ibarretako herri guztiak erabilera-intentsitate handieneko eremuan zeuden; Ezkabarten, berriz, Anotz, Ezkaba, Garrues, Makerriain, Orrio, Sorauren, Usa eta Zildotz kontzejuak eta Aderitz, Elegi eta Nagitz lekuak intentsitate handieneko eremuan zeuden, eta Arre, Azotz eta Orikain intentsitate txikienekoan, Atarrabiako hiribilduarekin batera. Pedro Irizarren kalkuluen arabera, 1860 eta 1870 artean 1800 olaibarrerazko euskaldun inguru egongo ziren hiru ibarretan.[2]

1904an, Iruñeko gotzaindegiko Elizaren Gida eta langileen egoeraren arabera, 1904ko irailaren 1ean, Olaibarrera hitz egiten zen hurrengo herrietan: Odietako Anoziber, Erripe, Gaskue, Gelbentzu, Gendulain, Latasa, Ostitz eta Ziaurritz, Olaiberrako Beraitz, Enderitz, Olabe, Olaitz, Otsabide, Otsakain eta Zandio eta Ezkabarteko Aderitz, Anotz, Elegi, Garrues, Makerriain, Nagitz, Orrio, Usa eta Zildotz.

Aingeru Irigaraien 1935eko datuek, biztanleriaren datuekin konbinatuta, adierazten dute urte horretan azpieuskalki hauko 230 euskaldun izango zirela, olaibarrera hiztunak.

1930eko hamarkadan, Olaiberrako azpieuskalkiak bere nagusitasuna galdu zuen gaztelaniaren mesedetan, asmo politikoko (Frankismoa) eta izaera ekonomikoko hainbat inguruabar sozialengatik, gaztelaniaren aurrerabidea errazten zutenak. Borondatezko berezko hizkuntzaren galera hori euskaraz hitz egiteko debekuarekin batera gertatu zen. Hala, 1937an erabat debekatu zen bide publikoan euskaraz hitz egitea. Hurrengo urtean, euskara erregistroetatik kanpo uzten da, eta horren atzetik daude auzitegiak, saltokiak, eskritura publikoak, aldizkariak, eskolak, irratiak... Horrela, herri landatarrenetan, edo batzuetan ezta hori ere, euskara familiartera bakarrik baztertuta geratu zen.

Joaquin Morales de Radak, 1961eko urrian Erripen (Odieta) egindako inkestan, aurkitu zuen zaharrek bakarrik zekitela hizkuntza, baina ez zutela erabiltzen. Adin handiko heldu batzuek ezagutzen zuten, baina ez zuten erabiltzen, eta 40-50 urte bitarteko adinetan, ez zuten ezagutzen.

Ondorioz, 1970ean beste zenbaketa bat egin ondoren, Olaiberrako 6 eta Odietako 37 euskaldun olaibarrera mintzo ziren.[3] Urte bererako Anotzen, herri isolatuenean, ez zegoen euskaldunik.

250 urtetik hona jasaten ari zen euskalduntze-ezaren prozesua 2000ko hamarkadan iritsi zen bere punturik kritikoenera, eta hiru ibarretan olaibarrera eta euskararen kontserbazio-egoera kritikoa izan zen. 2020an jakin zen euskalki hori erabat desagertu zela, hiztun guztiak hil baitziren.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, ez dago olaibarrera hiztunik. Hala ere, 1870an, hiztunak erregistratu dira, honako udalerri hauek barne:

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahoskera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bokalismoari dagokionez, oa > ua taldeak ixtera jotzen du batzuetan (da nesakua, ez mutikua)
  • Bokalerdiaren kontsonantizazioa dugu u > b kasuan (gau > gaba)
  • Monoptongaketak sailean, ai diptongoa > i bihurtu da (jinkuenpaxa)
  • Goiko bokalek eragin asimilazioaz mintzatuko gara orain, -a bokala nagusitzen da aitzineko -u eta -i ren ondoren (kulpa, erbia)
  • -on bukaera gordetzen da gaztelaniatik datozen -ón bukaturiko erdal maileguetan (kañon, millon)
  • T-ren palatalizazioa (t > tt), kontserbatutako testigantzen artean erabilera oso desberdina den arren, Nafarroa Garaiko hegoaldeko eta iparraldeko hizkeren arteko trantsizio-ezaugarritzat har daiteke.

Morfologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mugagabe, mugatuari dagokionez, jakina da euskaraz, azken honetan mugatzaileak gero eta gehiago ezartzen direla. Aditzondoak, adjektiboa eta bigarren mailako predikatuak mugagabe edo partitiboarekin adierazten dira mendebal eta erdialdeko hainbat kasutan (i gaixto aiz, gaxto zara)
  • Kasu ergatiboari dagokionez, jakina ere bada, euskararen dialektoen artean euskalkiak bi multzotan bereizten dituen isoglosa garrantzitsua badagoela; hau da, alde batetik absolutibo pluralaren eta ergatibo pluralaren arteko ezberdintasuna egiten duten euskalkiek, (-ek) morfema atxikiz ergatibo pluralerako, eta (-ak) absolutibo pluralerako
  • Kasu soziatiboan -aki dugu maiz askotan (filaeki, inzensarioaeki)
  • Kasu prolatiboan zenbaitetan -tik dugu: ez da markarik agertzen (ni kanpero bainindego)
  • Ablatibo bizigabean -taik morfema ohikoa dugu (hortaik hasi da)
  • Distributiboan -ra morfema banatzailea agertzen da, -na/-ra-ren balio berberarekin

Aldaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkera honek aldaera bakarra du, ez baita oso ohikoa gainerako hizkeren artean.

Hiztegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri gehienek olaibarreraz dute izen tradizionala, eta gaur egungoak, euskara batuaz:

Hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkera hori desagertua dago 2020tik. Hauxe da hiztun kopuruaren bilakaera historian zehar:

Hiztunak aldaeraren arabera Hiztunak guztira
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
  Olaibarrera
  Olaibarrera

Azken hiztunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Ahotsak proiektuaren bidez, hizkera honetako azken hiztunetako batzuk elkarrizketatu ahal izan dira, eremu honetako kulturaren eta hizkuntzaren zenbait alderdi zaindu ahal izateko. Hauek dira erroibarrerako azken euskaldun zaharrak:[4][5][6]

  • Mariano Ziganda Ostitz (Gelbentzu, 1910-2010)
  • Martin Elizondo Aragon (Latasa, 1922-?)
  • Eusebio Iraizoz Villanueva (Gaskue, 1913-?)
  • Celedonia Zenoz Artze (Makerriain, 1908-?)
  • Ignacio Larraia Etxaide (Ziaurritz, 1904-?)
  • Manuela Nuin Senosiain (Anotz, 1899-?)
  • Francisca Doncel Zalba (Anoziber, 1896-?)
  • Jose Mari Makirriain Alzuza (Olaitz)

Konparaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Luziano Bonapartek, XIX. mendean, Ezkabarteko, Olaibarko eta Odietako herri batzuetako euskararen aditz forma batzuk bildu zituen. Goiz desagertu zenez, ez da datu askorik ezagutzen, nahiz eta beste aldaera batzuetatik jasotako datuek hurbileko hizkerekin alderatzeko aukera ematen duten, hala nola Artzibarrerarekin edo Eguesibarrekoarekin, adibidez:

Euskara batua Olaibarrera Gulibarrera Artzibarrera Ultzamaldera
Txulapain Hegoesteribartar Hegoanuetar
naiz
zara
da
gara
zarete
dira
naiz
zara
da
gara
zate
dire
naiz
zara
de
gara
zarate
dire
neiz
zera
de
gera
zete
dire
naiz
zara
de
gara
zaate
dire
nintzen
ziren
zen
ginen
zineten
ziren
nitzen
ziñen
zen
giñen
ziñeten
ziren
nitzen
ziñen
zen
giñen
ziñeten
ziren
nintze
zine
ze
gintze
zinete
ziren
nitzen
ziñen
zen
giñen
ziñeten
ziren

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  2. Pedro Irizar. «Los dialectos y variedades de la lengua vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo» [Contribución a la Dialectología de la lengua vasca, t. I, pp.241-267. Batez ere: pp.251, 257, 260-261]
  3. Pedro Irizar. «Los dialectos y variedades de la lengua vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo» [Contribución a la Dialectología de la lengua vasca, t. I, pp.241-267. Batez ere: pp.251, 257, 260-261]
  4. «Ezkabarte, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  5. «Odieta, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).
  6. «Olaibar, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]