Sorauren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Ezkabarteko herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sorauren (argipena)».
Sorauren
Ezkabarte, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa Garaia
Udalerria Ezkabarte
Koordenatuak 42° 52′ 03″ N, 1° 36′ 31″ W / 42.8675°N,1.60861111°W / 42.8675; -1.60861111Koordenatuak: 42° 52′ 03″ N, 1° 36′ 31″ W / 42.8675°N,1.60861111°W / 42.8675; -1.60861111
Sorauren hemen kokatua: Euskal Herria
Sorauren
Sorauren
Sorauren hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Sorauren
Sorauren
Demografia
Biztanleria 163

Sorauren Ezkabarte herriko kontzejua da Nafarroa Garaian. 2018an herriak 193 biztanle zituen.[1]

Bitxia da kalean zehar etxe barruko labe zintzilikatu pare bat ikus daitezkeela. Nafarroako iparraldean horrelako hainbat ikusten dira.[2]

1813an Sorauren gudu odoltsua gertatu zen Iberiar Penintsulako gerran, guztira 7.500 hildako izan ziren (4.000 frantses, 1.500 britainiar, 1.000 portugaldar eta 1.000 espainiar).

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soraurengo biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
149 155 159 155 158 160 170 163

Zubi zaharra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ultzama ibaiaren gainean dagoen Zubi zaharra Iruñeko San Pedro zubiaren antza du. Harrizkoa da eta puntu erdiko lau arku ditu, erdiko biak handiagoak direla. Ibaiko uraren bultzadari aurre egiteko hiru zubi-bular ditu; bi dira sekzio zirkularrekoak eta hirugarrena itxura triangeluarrekoa. Hainbatetan berritu behar izan da, azken aldia 1986an izan zen. Ez da ziurra Erromatar jatorrikoa dela, izan baitaiteke Erdi Arokoa edo Errenazimendukoa. Belatetik Iruñera ibaitik jaisten ziren enborrezko baltsek ordaindu behar zuten zerga aipatzen zen 1565ko agiri batean.[3]

Argaren ibai-parkea Iruñerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean 32 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Iruñerriko Mankomunitateak. Parkean Ultzama ibaiko adarra Soraurenen hasten da. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere.[4]

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Donostia eta Iruñea bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Maiztasunak aldakorrak dira, baina gutxienez bi zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean egunero. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sorauren

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa