Edukira joan

Batiburrillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Batiburrillo
Osagaiakgibela, giltzurruna, bihotza, tripakia, mihia, Baratxuria, tipula, pipermorroa, piperrauts gozoa, pipermina, gatz arrunta, ardoa, olioa, txerri-gantza eta piperbeltza
Historia
JatorriaParaguai

Batiburrillo delakoa Paraguaiko sukaldaritzako plater bat da. Paraguaira joandako Sebastian Sasiain gatzagarrak sortu zuen XX. mendean eta gaur egun Misionesko departamenduko gastronomiako plater tipikoa da.[1] Janari honen inguruan San Juan Bautistako udalak eta Batiburrilloaren Batzordeak Batiburrilloaren, Sirikiaren eta Sanjoandar Txorizoaren Nazioarteko Jaialdia antolatzen dute urtero 2001az geroztik.[2] Horregatik, Paraguaiko Turismo Idazkaritza Nazionalak interes turistiko nazionaleko jaialdi izendatu zuen 2019an, 1408/2019 zenbakidun ebazpenean.[2]

Gaztelaniazko batiburrillo hitzak nahaste-borraste esan nahi du euskaraz. Ardi, behi, txerri edo ahuntz erraiez egin daiteke. Hala ere, tradizionala behi erraiez egindakoa da. Horretarako gibela, bihotza, giltzurrunak, tripakiak eta mihia erabiltzen dira ondorengo osagaiekin onduta: tipula, piperra, piperrauts gozoa, piper mina, baratxuria, piperbeltza, gatza, ardoa, olioa eta txerri-gantza.[3][4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Chorizo sanjuanino y batiburrillo platillos tradicionales de San Juan» ABC Color 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  2. a b (Gaztelaniaz) Paraguaiko Turismo Idazkaritza Nazionalak. (2019-12-10). San Juan Bautista prepara su XIX edición del Festival del Batiburrillo. (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  3. (Gaztelaniaz) Álvarez, Natalia. (2010-10-19). «Recetas: Batiburrillo» Tembi'u Paraguay (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).
  4. «Asunciongo EEa partaide omenaldia egingo zaio Paraguain Sebastian Sasiain Zubillaga euskaldunari» Euskal Kultura 2012-06-19 (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]