Edukira joan

«Gezi»: berrikuspenen arteko aldeak

1 byte removed ,  Duela 11 urte
No edit summary
Egiptoarrak, jakina denez, arkulari bikainak ziren. Hauek erabiltzen zituzten geziek, makiltxoa zurezkoa eta muturra [[brontze]]zkoa zuten, eta, ohi, hiruki formakoa. Ehizarako, zurezko muturra zuten geziak erabiltzen zituzten edo baita sukarrizko mutur hirukoitza zuten azkonak ere. Makilara, [[masta]] beltz batekin lotzen ziren [[azkon]] hauek. Egiptoko geziek, muturraren kontrako aldean, hiru luma izaten zituzten, gezia hegan zihoan bitartean geziaren mugimendua egonkortzeko. Kontserbatzen diren monumentuetan, gerlariak, modu oso aberatsean apainduriko [[gezitoki]]ekin agertzen dira. Gerra gurdiek beti eramaten zuten gezitokia albo batetan.
 
[[Asiriar]] baxuerliebetan ikus daitekenez, ekialdeko geziak egipziarrenEgiptokoen oso antzerakoak ziren. Erramu hosto formako muturra, brontzezkoa izango zen. Makiltxoa nahiko luzea da eta, beste muturrean, hainbat lumatxo daramatza itsatsita. Arkulariek, [[besaurre]]a, [[mangerdi]] itxurako zerbaitekin estalita zeramaten, [[larru]]zkoa izan behar zuena, sokaren [[igurzketa]] eragozteko. [[Herodoto]]k, antzinako ekialdetarrak, oraingo [[Irak]], [[Iran]] eta inguruko beste hainbat herrialdetan bizi ziren herriak, [[partiar]]rak bereziki, geziaren erabileran abilezia handikoak zirela dio. Itxuraz, etiopiarren artean, arma izugarria zen. Hauek, ez zuten gezitokirik eramaten. Geziak, burua estaltzeko erabiltzen zuten kasko antzeko batetan eramaten zituzten. [[Eszitar]]rek eta [[numidiar]]rek, euren geziak, eskuineko zein eskerreko eskuarekin jaurtitzeko abilezia zuten.
 
Greziarrak ez ziren ekialdetarrak bezain arkulari onak izan. Hala eta guztiz ere, hauengandik kopiatu zuten arma. Greziar geziak, 60 zentimetroko luzera zuen. Makila, zurezkoa zen, oso arina, eta, mutur metalikoa, sinplea edo bizartsua, orohar, hirusta formakoa. Atzealdeko lumak, ekialdetarren berdin-berdinak ziren.Greziar gezitokiak, 12 eta 20 arteko gezi kopurua izaten zuen, eta ezkerraldean eramaten zuten, batzuetan, arkua bera ere, bertan gordez. Arkulari greziarrek, tiratzerako orduan, [[belaun]] bat lurrean jartzeko ohitura zuten, eta hala diote monumentu ezagun batzu, [[Eginaren tenplu]]ko [[frontoi (arkitektura)|frontoiak]] bezala. Kretarrek, [[Homero]]ren garaitik arkulari trebeak izatearen ospea zuten, eta Historian aurrerago, greziar armadaren gorputz berezi bat osatu zuten.