Uzbekistan: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: gag:Özbekistan |
t geokodea zuzentzen |
||
10. lerroa: | 10. lerroa: | ||
| estatuaren_mapa = LocationUzbekistan.png |
| estatuaren_mapa = LocationUzbekistan.png |
||
| hiriburua = [[Tashkent]] |
| hiriburua = [[Tashkent]] |
||
| hiriburuaren_koordenatuak = {{koord|41|16|N|69|13|E|region: |
| hiriburuaren_koordenatuak = {{koord|41|16|N|69|13|E|region:UZ_type:country|display=inline,title}} |
||
| hiri_handienaren_izena = [[Tashkent]] |
| hiri_handienaren_izena = [[Tashkent]] |
||
| hizkuntzak = [[Uzbekera]] |
| hizkuntzak = [[Uzbekera]] |
21:17, 1 abendua 2010ko berrikusketa
Uzbekistan Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da. Historikoki garrantzitsua izan da Zetaren Bidearen erdi bidean baitzegoen.
Geografia
Herrialdeak 447.000 kilometro karratu ditu (gutxi gorabehera Espainiaren edo Kaliforniaren eremua). Munduko 56. estatu handiena da eta 42. populatuena.[2] EBEko estatuen artean 5. handiena eta 3. populatuena da.
Mendebaldetik ekialdera 1.425 km ditu eta iparraldetik hegoaldera 930 km. Iparraldean eta ipar-mendebaldean Kazakhstan eta Aral itsasoa ditu, hego-mendebaldean Turkmenistan, hego-ekialdean Tadjikistan eta ipar-ekialdean Kirgizistan. Uzbekistan Asia Erdialdeko estatu handiena izateaz gain, beste lau estatuekin muga dituen bakarra da. Gainera, Afganistanekin muga laburra ere badu hegoaldean, 150 km.
Uzbekistan estatu lehor eta itsasgabea da. Liechtensteinekin batera munduko estatu itsasgabe bikoitz bakarra da, hots, estatu itsasgabez guztiz inguratua dagoena. Eremuaren %10 baino gutxiago dira landa lurrak, batez ere ibai eta oasi ertzetan. Gainontzekoa basamortua (Kyzyl Kum)eta mendiak dira.
Uzbekistango tontor garaiena Khazret Sultan mendia da, itsas mailatik 4643 metrora, Gissar mendilerroaren hegoaldean kokatua, Tadjikistango mugan. Sobietarren garaian, mendi honi Alderdi Komunistaren 22. biltzarraren tontorra izena eman zioten.[3]
Bertako klima kontinentala da, euri urrirekin (100-200 mm urteko). Udako batez besteko tenperatura handiena 40 °C da, eta neguko batez besteko txikiena -23 °C[4].
Hiri nagusiak Bukhara, Samarkanda, Namangan eta Tashkent hiriburua dira.
Historia
Egungo Uzbekistango lurraldeak Akemenidar Inperioko Sogdiana eta Korasmia satrapien barnean zeuden, Alexandro Handiaren konkista arte. Urteak igaro ahala, eskualdea Partiar Inperioaren eta sasanidar estatuaren zati izan zen. Erdi Aroan, turkiar kultura gailendu zen, qaraqanidarren eskutik (IX-XII. mendeak), indartuz joa zena pertsiaren erresumaren kaltetan. Mongoliarrek eskualdea XIII. mendean menperatu zuten, Asia Erdialdeko Chagatay sortuz, nahiz eta turkiar kultura berehala indarberritu, batez ere hizkuntza eta ohituren alorrean.
Tamerlan buruzagia gailentzean, Gengis Khanen handitasuna eta konkistak berreskuratzeko asmoa zuena, Samarkanda Asiako musulmandar zibilizazioaren erdiguneetako bat bihurtu zen. Mongoliar jatorriko shaybanidarren boterea handitzean, XVI. mendetik aurrera herraildeak Uzbekistan izena hartu zuen eta, mende erdialdetik aurrera, Bukhara bihurtu zen hiriburu. Horrela, XIX. mendea arte iraun zuen Bukharako khanerria eratu zen.
XIX. mendean, Errusiar Inperioa Asia Erdialdean hedatzen hasi zen. Kazakhstan eta Kirgizistan ez bezala, Uzbekistanek nolabaiteko burujabetza mantendu zuen, tsarren koroaren mendeko emirerri gisa. 1917ko Boltxebikeen Iraultzaren ostean, Errusiarekiko harremana aldatuz joan zen, azkenean Bukharako Sobietar Errepublika sortu arte, boltxebike ideologiakoa. Berehala, boltxebikeen aurkako erresistentzia batzuen ostean, Sobietar Batasuneko kide bihurtu zen.
1991eko irailaren 1ean, Uzbekistanek independentzia aldarrikatu zuen, nahiz eta Baltikoko estatuek ez bezala, indar ahulez aldarrikatu.
Banaketa administratiboa
Uzbekistan hiru motako unitatetan banatzen da: 12 probintziatan (viloyatlar, singularrean viloyat), autonomia errepublika batean (respublika) eta hiri independentea batean (shahar). Probintziak barrutitan (tuman) banatzen dira.
Banaketa | Hiriburua | Eremua (km²) |
Biztanleria (2008)[5] | Kodea |
---|---|---|---|---|
Buxoro probintzia | Buxoro (Bukhara) | 39.400 | 1.576.800 | 3 |
Jizzax probintzia | Jizzax | 20.500 | 1.090.900 | 5 |
Navoiy probintzia | Navoiy | 110.800 | 834.100 | 7 |
Qashqadaryo probintzia | Qarshi | 28.400 | 2.537.600 | 8 |
Samarkanda probintzia | Samarkanda | 16.400 | 3.032.000 | 9 |
Sirdaryo probintzia | Guliston | 5.100 | 698.100 | 10 |
Surxondaryo probintzia | Termez | 20.800 | 2.012.600 | 11 |
Toshkent probintzia | Toshkent (Tashkent) | 15.300 | 2.537.500 | 12 |
Toshkent shahri | Toshkent (Tashkent) | ??? | 2.192.700 | 1 |
Fergana Ibarreko Eskualdea | ||||
Farg'ona probintzia | Farg'ona (Fergana) | 6.800 | 2.997.400 | 4 |
Andijan probintzia | Andijon | 4.200 | 2.477.900 | 2 |
Namangan probintzia | Namangan | 7.900 | 2.196.200 | 6 |
Karakalpakstan eskualdea | ||||
Xorazm probintzia | Urganch | 6.300 | 1.517.600 | 13 |
Qaraqalpaqstan errepublika | Nukus | 160.000 | 1.612.300 | 14 |
Toshkent probintziako estatistikek Toshkent shahriko (hiriko) estatistikak ditu barne.
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren 38. araua
- ↑ www.worldatlas.com
- ↑ Uzbekistan will publish its own book of records - Ferghana.ru, 2009-07-29.
- ↑ Klima, Uzbekistan: Country Studies - AEBetako Kongresuko Liburutegia.
- ↑ Uzbekistango Estatistikak 2008, 176 or.
Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.