Cardiff: berrikuspenen arteko aldeak
t r2.6.4) (robota Erantsia: zea:Cardiff |
t r2.7.1) (robota Erantsia: az:Kardiff |
||
90. lerroa: | 90. lerroa: | ||
[[ar:كارديف]] |
[[ar:كارديف]] |
||
[[arz:كارديف]] |
[[arz:كارديف]] |
||
[[az:Kardiff]] |
|||
[[be-x-old:Кардыф]] |
[[be-x-old:Кардыф]] |
||
[[bg:Кардиф]] |
[[bg:Кардиф]] |
21:53, 21 azaroa 2011ko berrikusketa
Txantiloi:Erresuma Batuko udalerri infotaula Cardiff (galeseraz Caerdydd) Galesko hiriburua eta hiri nagusia da, bai eta izen bereko lurralde nagusi edo konderria. Herrialdeko hegoaldeko kostaldean kokatuta dago, eta historikoki Glamorgan/Morgannwgeko konderriaren barruan egon da.
305.340 biztanle zituen 2001ean, Erresuma Batuko 16. hiririk handiena izanda.
Mugakideak
Mugakideak hauexek ditu: ipar-ekialdean Newport/Casnewydd, iparraldean Caerphilly/Caerffifili, ipar-mendebaldean Rhondda Cynon Taf, hego-mendebaldean Vale of Glamorgan/Bro Morgannwg eta hego-ekialdean Bristolgo Kanala.
Auzoak
Adamstown, Birchgrove, Butetown, Canton, Cardiff Bay, City centre, Cathays, Cyncoed, Gabalfa, Heath, Llandaff, Llanedeyrn, Llanishen, Llanrumney, Maindy, Mynachdy, Pentrebane, Pentwyn, Penylan, Pontcanna, Radyr, Riverside, Roath, Splott, St Mellons, Tremorfa eta Trowbridge.
Eraikin nagusiak
- Cardiffko gaztelua: Castell Caerdydd/Cardiff Castle.
- Galesko Biltzar Nazionala: Cynulliad Cenedlaethol Cymru/National Assembly for Wales.
- Cardiffko udaletxea: Cardiffko udalaren egoitza.
- Cardiffko katedrala: Cardiff Metropolitan Cathedral.
- Norvegiar eliza: Cardiff hirian bizi zen norvegiar komunitateak eraikitako eliza da.
- Wales Millennium Centre edo Canolfan Mileniwm Cymru: Musika jauregia.
- Millennium Stadium: Galesko errugbi selekzioak zelai honetan jokatzen ditu bere etxeko errugbi partidak.
- Cardiffko ubibertsitatea: Galesko unibertsitate garrantzitsuenetako bat da.
- Cardiffko tren geltokia
- Museoa eta arte-aretoa: Amgueddfa Genedlaethol Caerdydd/National Museum and Gallery.
Historia
Hizkuntza
Hiriburuan galeserazko hiztunen kopurua urria da, beste udalerri handietan gertatzen den bezala. Gaur egun, izan ere, biztanleen %11a baino ez da galeseraduna. Haatik, BBC Radio Cymru irrati kateak haren hiru egoitzetako bat hiri honetan dauka.
Kirolak
Cardiff City FC hiriko futbol talde nagusia da.
Iruditegia
-
Central Market merkatua.
-
Cardiffko gazteluaren harresiak.
Cardifftar ezagunak
- Ivor Novello (1893-1951), konposatzailea, abeslaria, aktorea eta plazagizona.
- Roald Dahl (1916-1990), idazlea.
- John Benjamin Toshack (1949-), futbolaria eta entrenatzailea.
- Ken Follett (1949-), idazlea.
- Cerys Matthews (1969-), abeslaria eta musikaria.
- Ryan Giggs (1973-), futbolaria.
- Matthew Rhys (1974-), aktorea.
- Geraint Thomas (1984-), txirrindularia.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cardiff |
- Udalaren webgunea
- Museoaren webgunea
- Canolfan Mileniwm / Millennium Centre-ren webgunea
- Cardiff/Caerdydd-eko Gaztelua
- Cardiff/Caerdydd-eko katedrala