Arkitektura neoklasikoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
87. lerroa: 87. lerroa:
[[ja:新古典主義建築]]
[[ja:新古典主義建築]]
[[lt:Klasicizmo architektūra]]
[[lt:Klasicizmo architektūra]]
[[nl:Neoclassicistische architectuur]]
[[pl:Architektura klasycystyczna]]
[[pl:Architektura klasycystyczna]]
[[pt:Arquitetura do neoclassicismo]]
[[pt:Arquitetura do neoclassicismo]]

11:29, 20 urria 2012ko berrikusketa

Wikiproiektu bat abian da
Arkitektura gaiari buruz.
Mutrikuko Jasokundeko Ama Birjinaren parroki-eliza
Donostiako Konstituzio plaza eta Udaletxe zaharra
Iruñeko katedralaren fatxada
Erdoiztako baseliza (Errezil).

Arkitektura neoklasikoa XVIII. mendearen bigarren erditik XIX. mendearen lehen erdira arte, Neoklasizismo garaian, europar kulturak garatu zuen arkitektura estilo nagusia da. Arkitektura Klasikoan oinarritzen da, gehien bat.

Arkitekturaren ezaugarriak

Printzipio nagusiaren muina, arrazoia sentimenduari gailentzean zetzan. Greko-erromatar aitzin aroaren oroimena izan zuen ardatz, arkitekturaren esentziaren bilaketan. Neoklasizismoko arkitekturan, eraikuntzak elementu sinpleen batuketaz konposatzen dira, izaera trinkotik aldenduz. Izaera tektonikoa du, egitura berak eraikuntza definitzen du. Konposizioa eta eraiketa batera doaz, eta zutabea berragertzen da bere izaera tektonikoaz. Apaingarriak murrizten doaz, soiltasuna indartuz. Simetria, soiltasuna, kolore murriztasuna, garaipen arkuen erabilera, aurrealdea hiru partetan konposatzea, ordena bakarraren erabilpena... oso ezaugarri nabariak dira.

Garapena

XVIII. mendean pentsamendu artistikoaren zutabeak arrazoia eta sentimendu erromantikoa dira. Erromantikotasunak hein batean izpiritu arrazionalaren murriztailea izan zen. Oinarri hauekin bi joera ezberdin jaio ziren: Rigoristak, Grezia Klasikoa zuten erreferentetzat zutenak; eta Piraneseren jarraitzaileak, Erroma Klasikoa erreferentziatzat zutenak. Bi joera hauen artean eztabaida bizia eman zen.

1760 eta 1770 urteen artean Frantzian greziazale eta erromazaleen planteamenduak apurtzen zituen korronte berri bat jaiotzen da. Esentzialismoari muzin egiten diote, garai bakoitzari eredu berezi bat dagokiola onartuz. Arkitektura berri bat proposatzen dute, soilagoa, geometrikoa, abstrakzio maila nabariaz.

Europan

Britainia Handia herri emankorrena izan zen arte mota honetan. Italiak baino lehenago agertu zuen klasizismorako joera Inigo Jones (1573-1652) Palladioren jarraitzailearekin. William Chambersek (1723-1796) tradizio hori areagotu zuen, eta Robert Adamek (1728-1792) garrantzi handia eman zion barne dekorazioari. Henry Hollandek (1745-1806) neo-grekoa edo Greek Revival joera abiarazi zuen. William Wilkins (1776-1839) eta Robert Smirke (1780-1867) dira joera horren arkitekto nagusiak. Lehenak Londresko National Gallery egin zuen, eta British Museum bigarrenak. John Soane (1753-1837) neoklasizismoa berritzen saiatu zen eta George Dancek (1741-1825), kontzepzio erromantikoak agertu zituen. John Nashek (1752-1835) eraikuntza multzo handiak egin zituen, hala nola Londresko Regent’s Parkeko Cumberland Terrace (1827).

Frantzian, Ange-Jacques Gabrielek (1698-1782) neoklasizismorako trantsizioa bideratu zuen, Versaillesko errege-opera (1769) eta Parisko Concorde plazarekin (1762-1770). Parisko Sainte-Geneviève eliza (gaurko Panteoia) Jacques-Germain Souffloten (1713-1780) obra da. Jacques Denis Antoinek (1733-1801) La Monnaie jauregia (1777) eraiki zuen. Marie-Joseph Peyre (1730-1785) eta Charles De Wailly (1730-1798) neoklasiko zorrotzaren jarraitzaileak ziren, eta Odeon antzokia (1782) eraiki zuten. Halaber, azpimarratzekoa da Victor Louis en (1731-1800) Bordeleko antzokia (1780). Étienne-Louis Boullée (1728-1799) eta Claude Nicolas Ledoux (1736-1806), besteak beste, arkitektura proiektu utopikoen egile izan ziren. Napoleonen etorrerarekin, arkitektura eta hirigintza, are gehiago, agintaritzaren zerbitzura jarri ziren. Arkitekto nagusiak Charles Percier (1764-1838) eta Pierre Fontaine (1762-1853) izan ziren.

Italian, hasierako arkitekto interesgarrienak Lonbardian bildu ziren: Giuseppe Piermarini (1734-1808), Milango La Scala antzokiaren egilea (1778), Simone Cantoni (1739-1818), Luigi Canonica (1762-1844). Napoleonen garaian, Giovanni Antonio Antolini (1756-1841) eta Luigi Cagnola (1762-1833) nabarmendu ziren. Erroman, Giuseppe Valadierek (1762- 1839) proiektu handietan esku hartu zuen (Piazza del Popolo).

Espainian, San Fernandoren Akademiak zabaldutako arauetan oinarritu zen neoklasizismoa. Bestalde, Italiatik arkitekto asko joan ziren Madrila, beren kabuz edo Espainiako erregeek deiturik. Ventura Rodríguez (1717-1785) eta Juan de Villanueva (1739-1811) dira espainiar arkitekto nabarmenenak.

Germaniar herrialdeetan, Friedrich Gilly (1772-1880) berritzaile handia izan zen Berlinen. Karl Friedrich Schinkel (1781-1841) aurrekoaren dizipuluak estilo klasikoa zabaldu zuen Prusian.

Errusian, Katalina II.ak eta haren ondokoek ahaleginak egin zituzten, San Petersburgori lehenbizi eta Moskuri gero, hiriburuari zegokion duintasuna emateko. Xede horrekin, kanpoko arkitektoak ekarri zituzten: Charles Cameron (1740-1812), Giacomo Quarenghi (1749-1817), etab. Errusian bertan ere, arkitekto ohargarriak sortu ziren, hala nola, Andreian Zakharov (1761-1811).

Ameriketan

Ipar Ameriketako Estatu Batuei dagokienez, inon ez du arkitektura estilo batek demokraziaren sorrerarekin bat egin herrialde horretan bezala. Izan ere, independentzia eta nazioaren eraikuntza estilo horren hedapenarekin batera agerturik, tenplu grekoa eraikuntza publikoen eredu bihurtu zen: Richmondgo Kapitolioa (1785-1789), Virginiako Unibertsitatea (1804-1827).

Euskal Herrian

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea ilustrazioaren aitzindaria izan zen Hego Euskal Herrian eta Espainian. Lagundiak argi zuen marrazketak zuen garrantzia, eta Euskal Herrian sei eskola ezarri zituen. Eskola hauetan marrazketaz gain, geometria, nautika, arkitektura hidraulikoa eta arkitektura irakasten zen. Ikasle hoberenak, Madrilgo San Fernando Akademiara joan ziren. Euskal Neoklasizismoko pertsonaia eragingarrienen artean Fiscal Campomanes, Justo Antonio Olagibel, eta Silvestre Perez nabarmentzen dira.

Arkitekto neoklasikoak

Euskal Herrian

Kanpoan

Bibliografia

  • Zenikazelaia, Javier. Arkitektura neoklasikoa Euskal Herrian. Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila, 1990. ISBN 84-86641-12-8
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arkitektura neoklasikoa

Txantiloi:NA lotura